Mapako edukiak aukeratu
Edukia erantsi
Zer erantsi nahi duzu?
Klikatu orain maparen gainean, kokapena adierazteko. Mapan klikatutakoan beste leiho batean zabalduko da sarrera berria osatzeko orria.
Near targets
Eskisaroiko lepoan autoa utzi eta ekialderantz joko dugu, bidean gora, Oiarmunoko hegietan zehar. Andregaingo lepo zabalera aterako gara, pinudi bat atzean utzita. Bertan, eta Atxuelako hegietan, hainbat harrespil aurkitu beharko genituzke... geuk behintzat ez genuen arrastorik ikusi.
Atxuelako bizkar belartsuak ez digu arazorik batere emanen. Ikuspegi ederra ikusiko dugu bertatik. Orain, hegoalderantz, Larrondoko muino belartsua igoko dugu. Bertan, Atxuelan bezala, harrizko gurutze bat ikusiko dugu, hautsita eta lurreraturik. Irispidean izanen ditugu Ezkiz, bera harrizko kaskoarekin, Unboto, Urruspil...
Itzultzeko, Larrondo eta Atxuela artean hasten den bidea hartuko dugu. Indako bordaren hondakinen ondotik igarota, lepo estu batera iritsiko gara, bi txarrantxen artean pasatuz, mendi sokaren bestaldera igaroko gara. Pista zabalak Beltxeneko bordaren aurrera eramanen gaitu, eta sakanaren ia hondoraino jaitsiz, iparraldeko norabidea hartuko du, Eskisaroiko lepora iritsiz.
Eranskina | Tamaina |
---|---|
Atxuela-Larrondo.gpx | 103.74 KB |
Komentariorik ez..
Waypoints
/var/www/html/d9.luberri/web/themes/custom/uiluberri/templates/osagai/wp-erantsi-modal.html.twig