Alkurruntz eta Legate arteko mendikateak Baztan ibarra mugatzen du mendebaldetik, Bertizko basotik bereiziz. Alkurruntz, Legate eta Ezkiz bezalako kasko harritsuak alde batera utzita, mendilerro honetako mendiak bizkar belartsu borobilak dira, lepo zabalek uztartuta. Orabideako errepidexka sigi-saga dabil mendikateko hegietan barrena, hango baserri ugariak elkartuz, Otsondoko mendatean amaitu arte.
Atxuela mendi interesgarria dugu, batez ere bere gailur zabaletik goza daitezkeen paisaia zoragarriengatik, baita haraino daramatzan bide ederrengatik ere. Monumentu megalitikoak ere ugariak dira, nahiz eta Atxuela ingurukoak antzemangaitz samarrak izan.
Atxuelaz gain, beste hainbat mendi interesgarri aurki ditzakegu inguru honetan: Larro, Larrondo, Urruspil, Ezkiz... Seguruenik, mendien zerrenda ospetsuak jasotzen duen Unboto baino interesgarriagoak.
Belaskoren hiztegian, mendi honen izenaren etimologia posibleaz gain (atx -"haitz"- +ola), irakur dezakegu Madozen arabera Jose Bonapartek mendi honen gailurrean eman zuela bere azken gaua, Frantziara ihes egin aurretik. Behintzat paisaia ederrak nahigabea arinduko zion erregeari...
Oso gertu (< 1.000 m)
ATXUELA tumulua (16 m.) · ATXUELAKO LEPOA tumulua (263 m.) · ANDREGAIN 2 hego harrespila (461 m.) · ANDREGAIN MENDEBALA harrespila (603 m.) · ANDREGAIN 1 ekialde harrespila (634 m.) · ANDREGAINGO LEPOA harrespila (838 m.) · ANDREGAINGO LEPOA tumulua (845 m.) · ATXUELA 2 tumulua (899 m.) ·
Ibilbideak
Ibilbidea | Abiapuntua | Gorabehera | Nork |
---|---|---|---|
Atxuela eta Larrondo mendiak Eskiraroiko lepotik | Eskiraroiko lepoa | 673 m | zuriain |
Komentariorik ez..
Mapako edukiak aukeratu
Edukia erantsi
Zer erantsi nahi duzu?
Klikatu orain maparen gainean, kokapena adierazteko. Mapan klikatutakoan beste leiho batean zabalduko da sarrera berria osatzeko orria.
Near targets
ATXUELA tumulua (16 m.) · ATXUELAKO LEPOA tumulua (263 m.) · ANDREGAIN 2 hego harrespila (461 m.) · ANDREGAIN MENDEBALA harrespila (603 m.) · ANDREGAIN 1 ekialde harrespila (634 m.) · ANDREGAINGO LEPOA harrespila (838 m.) · ANDREGAINGO LEPOA tumulua (845 m.) · ATXUELA 2 tumulua (899 m.) ·
Waypoints
/var/www/html/d9.luberri/web/themes/custom/uiluberri/templates/osagai/wp-erantsi-modal.html.twig