Argazki berria erantsi
Komentariorik ez..
Loreek petalo purpurak edo arrosak dituzte, 0,5-1 cm luze, eta hipantoaren hodia 1 cm baino laburragoa dute; kali-itxurako kapsulak, 4 hegalekin (74)
Loreek petalo horiak dituzte, batzuetan hori-arrosak, gutxienez 1 cm luze, eta hipantoaren hodia 1 cm baino luzeagoa dute; kapsula zilindrikoak edo puntan pixkanaka estutuak (75,76)
Kapsulak puntarantz pixkanaka estutzen dira; hazi angelutsuak, prismaitxurakoak; lore-elkarteek ez dute albo-adarrik tartekaturik (76)
Kapsula zilindrikoak; hazi biribilak; lore-elkarteek albo-adarrak izaten dituzte tartekaturik (79)
Sepaloak 2,8-6 cm luze dira, zerrenda gorriak dituzte edo gorriak dira osorik, muturreko loreetan behintzat; 3-5(6) cm-ko petaloak; zurtoinak eta obulutegiek ile luzeak dituzte, oinaldean gorriak eta pustuladunak (75)
Sepaloak 1,2-2,5 cm luze dira, berdeak; 1-2,5(3) cm-ko petaloak; zurtoinak eta obulutegiek ez dute horrelako ilerik (76)