Argazki berria erantsi
Komentariorik ez..
Hostoxkak ez dira mamitsuak, hortzak ia oinalderaino dituzte eta nerbio oso nabarmenak dituzte; adabetarteak ile guruindun eta guruingabez osatutako ilupa dute eta ez dira ez zurixkak ez kotoidunak; 12-19 mm-ko loreak.
Leka erreflexuak, ± hanpatuak, lineal/luzangak; lore-elkarteek kandu nahiko luzea dute, (3)5 mm-koa gutxienez (26)
Leka tenteak, elipsoide edo erronboideak; lore-elkarteek ez dute kandurik edo labur-laburra dute, 5 mm-tik beherakoa (27)
Landare bizikorrak, oinaldea behintzat zurkara dute
Urteroko landareak
Korola horiak, sarritan zain gorrixka edo moreekin (28)
Korola arrosak edo zurixkak
Hostoxkak mamitsuak dira, punta aldean hortz txikiak dituzte, eta nerbioak ia ez zaizkie nabaritzen; adabetarte zurixkak, kotoidunak; 8-11 mm-ko loreak (29)
Hostoxkak ez dira mamitsuak, hortzak ia oinalderaino dituzte eta nerbio oso nabarmenak dituzte; adabetarteek ile guruindun eta guruingabez osatutako ilupa dute eta ez dira ez zurixkak ez kotoidunak; 12-19 mm-ko loreak (30)