Argazki berria erantsi
Komentariorik ez..
Pedizelo eta perianto guruingabeak; dilista- edo triangelu-itxurako akenioak; hosto-azpiek ia ez dute ilerik; okreek azalean ile bakanak eta ertzean zilio luzeak dituzte.
Landare bizikorrak; loreak galburu trinkoetan daude (13)
Urteroko landareak; loreak galburu laxo edo trinkoetan daude (19)
Loreak galburu trinkoetan daude estu-estu eginda; galburuak normalean 6-10 mm zabal dira (18)
Loreak galburu laxoetan daude; galburuak normalean 2-5 mm zabal dira (19)
Okreak iletsuak dira, eta goiko aldean, behintzat, berdeak eta belarkarak; purpura-koloreko periantoa, 4-5 mm luze; hosto-txortenek ile mehe zutituak dituzte; zurtoin iletsuak (16)
Okrea marroiak, orbelkarak, ilegabeak edo iledunak; perianto zuria edo arrosa, 2-3,5 mm luze; zurtoin ia ilegabeak; hosto-txortenak ere ia ilegabeak dira, edo bestela ile adpresoak eta gehienetan lodiak dituzte (17,18)
Pedizelo eta perianto guruingabeak; dilista- edo triangelu-itxurako akenioak; hosto-azpiek ia ez dute ilerik; okreek azalean ile bakanak eta ertzean zilio luzeak dituzte (17)
Pedizelo eta perianto guruindunak; dilista-itxurako akenioak; hosto-azpiek ile bakanak dituzte edo bestela ilupa trinkoa dute; okrea ilegabeak edo amaraunkarak (18)