Argazki berria erantsi
Komentariorik ez..
Lorexaki trifidoa; zurtoinen zehar-ebakidura hiru angelukoa da.
Barruko lorezil-harizpiak 3-kuspidatuak dira (40)
Lorezil-harizpi guztiak bakunak dira edo oinaldean hortz txikiak dituzte, edo bestela lore-elkarteak bulbiloz osatuta daude soilik (42)
Hostoak lauak dira, lerro-itxurakoak edo eliptikoak, ez dira kofadunak (41)
Hosto zilindrikoak, zilindroerdi-formakoak edo harikarak, maiz kofadunak (42)
Hosto eliptiko zabalak, txortenean estutzen direnak (49,50)
Hosto linealak edo luzanga/lantzeolatuak, txortenean estutzen ez direnak (53,55,58)
Kordotxak 1-2 atal ditu, akumen luzean bukatuak, eta bat, behintzat, ginbaila baino luzeagoa; lore-elkarteak sarritan baditu bulbiloak (51)
Kordotxak 1-6 atal ditu, obalak edo lantza-itxurakoak, ginbaila baino laburragoak; lore-elkarteak ez du bulbilorik (52,56,58)
Lorezil exertuak; kanpoko tepaloak 3,5-6(6,5) mm luze dira; kanpoko tunika mintzezkoa edo haritsua da (52,53)
Lorezil inklusoak; kanpoko tepaloak 6-15 mm luze dira; kanpoko tunika larrukara da, batzuetan erraz askatzen da (54,56,58)
Lorexaki trifidoa; zurtoinen zehar-ebakidura hiru angelukoa da (54)
Lorexaki bakuna edo hiru gingilekoa; zurtoinen zehar-ebakidura biribila edo zapal/ganbila da (58)