Argazki berria erantsi
Komentariorik ez..
Hizkuntza | Izena |
---|---|
Milorria
|
Zurtoineko hostoak estuak eta luzangak dira, 3-5 cm luze, lakainak ez dituzte denak plano berean, eta lehen mailako 15 lakain baino gehiago dituzte; inbolukruaren brakteak ia ilegabeak dira.
Zurtoineko hostoak horztunak dira, batzuetan gingilak dituzte oinaldean; lore horiak (60)
Zurtoineko hostoak 1-3-pinatisektuak dira; lore zuriak, arrosak edo horiak (61)
Zurtoineko hostoak 2,5 cm baino zabalagoak dira, eta hosto-lakainak 2 mm baino zabalagoak dira eta denak plano batean daude; lore horiak; kapitulu txiki-txikiak, lore-elkarte oso trinkoan elkartuta (61)
Zurtoineko hostoak 1,5 cm baino estuagoak dira, eta lakainak 2 mm baino estuagoak dira eta plano batean edo gehiagotan daude; lore zuriak, edo inoizka arrosak; kapitulu ertainak, lore-elkarte ez oso trinkoan elkartuta (62,63)
Zurtoineko hostoak eliptikoak dira, 2-3 cm luze, lakain guztiak planobatean dituzte, eta lehen mailako 10 lakain baino gutxiago dituzte; inbolukruaren brakteak ilaundunak dira (62)
Zurtoineko hostoak estuak eta luzangak dira, 3-5 cm luze, lakainak ez dituzte denak plano berean, eta lehen mailako 15 lakain baino gehiago dituzte; inbolukruaren brakteak ia ilegabeak dira (63)