Argazki berria erantsi
Komentariorik ez..
Braktea belarkarak; pedizelo iledunak; petaloak erdiraino zatiturik daude eta sepaloak baino 1.5-2 aldiz luzeagoak dira; hosto-ertzak, eta sarritan hostoen nerbio nagusia, latz samarrak dira.
Bost estilo; kapsulak hortz biko 5 kuskutan irekitzen dira (64)
Hiru estilo; kapsulak 6 kuskutan irekitzen dira (66,67)
Beheko hostoek, behintzat, txorten nabaria dute, eta bihotz-itxurakoak edo obatu/luzangak dira; zurtoin zilindrikoak; sepalo kamutsak edo ia (65,67)
Hosto guztiak eseriak dira, obatu/luzangak edo lerro-itxurakoak (inoizka hosto txortendunak aurkitzen dira sasoiz kanpoko kimu begetatiboetan); lau angeluko zurtoinak; sepalo zorrotzak (69,70)
Braktea belarkarak; pedizelo iledunak; petaloak erdiraino zatiturik daude eta sepaloak baino 1,5-2 aldiz luzeagoak dira; hosto-ertzak, eta sarritan hostoen nerbio nagusia, latz samarrak dira (69)
Braktea orbelkarak; pedizelo ilegabeak; petaloak ia oinalderaino zatiturik daude eta sepaloak baino laburragoak edo luzexeagoak dira, inoiz 2 aldiz luzeagoak; hostoen ertza eta nerbio nagusia leunak dira; hostoek batzuetan zilioak dituzte oinaldean (70,71)