Argazki berria erantsi
Komentariorik ez..
Herrestadarrik gabeko landarea, erroseta lokabeekin; (3)5-15 cm-ko hostoak, lantza/espatula-itxurakoak, dentikulatuak, ertzean karedun poroak dituztenak; lore-elkartea panikula handia da, zurtoinaren erdia baino gehiago hartzen duena.
Hosto osoak, zirrindadunak edo hortz txiki-txikiak dituztenak (31)
Hostoetako batzuk, behintzat, hortz handiak dituzte edo oxkardunak edo gingildunak dira (32,33)
Urteroko landareak, mehe-meheak, kimu antzurik gabe (34)
Landare iraunkorrak, kimu antzuak ematen dituztenak, soropilduak edo herrestariak (35,37)
Hosto larrukarak, lineal/lantzeolatuak, zirrindadunak, puntaluzeak; loraldian landareak begi sorrak ditu (35)
Hosto berdeak, aurreko taxonaren aldean bestelakoak; landareak ez du begi sorrik (37,38)
Hosto aurkakoak, ziliodunak; lore gorrixkak, banaka (36)
Hosto ziliodunak edo ziliogabeak, zurtoinekoak txandakaturik eta oinaldekoak errosetan; lore zuriak, horiak edo hori-berdexkak, multzoka (37,39)
Hostoek zulotxoak dituzte, kaltzio karbonatozko hauspeakin zuri batez inguratuak; beheko hostoek erroseta zapala edo zutabe-antzekoa eratzen dute (37,38,39)
Hostoek ez dute horrelako zulotxorik edo bat bakarra dute puntan; hosto sakabanatuak, edo behekoak errosetan (40,41)
Petalo horiak; hosto osoak, 10 x 2 mm-tik beherakoak, zutabe-antzeko errosetan (37)
Petalo zuriak; hosto dentikulatuak, 10 x 2 mm-tik gorakoak, erroseta zapalean (38,39)
Herrestadarrik gabeko landarea, erroseta lokabeekin; (3)5-15 cm-ko hostoak, lantza/espatula-itxurakoak, dentikulatuak, ertzean karedun poroak dituztenak; lore-elkartea panikula handia da, zurtoinaren erdia baino gehiago hartzen duena (38)
Landareak herrestadar meheak ditu, zenbait erroseta elkarri lotzen dituztenak; 2-5 cm-ko hostoak, lantza-itxurakoak, dentikulatu/zerradunak, ertz ondoan karedun poroak dituztenak; lore-elkartea panikula laburra da, zurtoinaren goiko erdia baino gutxiago hartzen duena (39)