Altuera
1.893 m
Beste izenak
Peña de los Buitres
Zerrenda
Abiapuntuak
Belagua
· Lojibarrea
· Mintxate. (Z.)
Lurraldea
Mintxate inguratzen duen hirukoteko kidea, besteak bezala ikusgarria.
Oso gertu (< 1.000 m)
Bat ere ez.
Ibilbideak
Ibilbidea | Abiapuntua | Gorabehera | Nork |
---|---|---|---|
Lojibarrea .. Barazea / Sardekagaina | Juanjo |
Komentarioak
Mapako edukiak aukeratu
Zein eduki erakutsi
Edukia erantsi
Zer erantsi nahi duzu?
Klikatu orain maparen gainean, kokapena adierazteko. Mapan klikatutakoan beste leiho batean zabalduko da sarrera berria osatzeko orria.
Near targets
Bat ere ez.
Waypoints
/var/www/html/d9.luberri/web/themes/custom/uiluberri/templates/osagai/wp-erantsi-modal.html.twig
Mintxate bailara
MIKEL·k bidalia 2004·ko Abuztuaren 31·an - 18:43etan·an
Honakoan bouclé ederra osatuko duzue. Txango hau ikusgarria da oso, batez ere lainoa lagun ez baduzue. Izugarria da Lakora inguruan lainoak pilatzeko erraztasuna egunean zehar, Iru Errege garbi dagoen bitartean. Badirudi haize korronte kontua dela dena.
Esandakoa, Mintxateko errepidea hartu. Bidegurutzea Izaba eta Uztarroz artean dago, harresi batean. Pista ordu erdian jarraitu eta 1300 metrotan kokatuko zarete. Bideak ez du arazorik. Lepora iritsi eta ezkerrean Otsogorri, eskubian Txardeka. Altuagoa lehenengoa, ikusgarriagoa bigarrena. Beraz, badakizue, biak egin eta kitto. Totalera 4 orduko txangoa eta bistak sekulakoak. Adi Txardekako bi puntak lotzen dituen gandorrari, zitala oso iruditzen zaidalako.
Xardekagaina, Logibar-tik
Lagrole·k bidalia 2012·ko Abuztuaren 20·an - 19:15etan·an
"Basaburu-ko" mendia, bakarti ta ikusgarria da Xardekagaina (edo Barazea). Igoerarik politena eta gogorrena Logibartik abiatuta egin daiteke.
Igoeran, Oladubiko xendera zahar bat hautua egin dugu, zubiaren eskuinean (Hego-mendebaldera). Bidea pagadi baso ederrean sartzen da. Oihanetik ateratzean, Buruxietako txabola eta Borotxü Beltzateko norabideak hartu dugu.
Beste aldeetik, (eskuinean, hegora joan), guk hasi ginen igoera Pistaren gailurra eta Xardekagainaren ere bai. Xardekako bi puntak lotzen dituen gandorrari; hertsi eta zaila da (kontuz laino eta haize egunetan).
Bi tontorretik ikuspegi oso zabala da.
Jaustean, Uthürurdinetako Portilloua eta Pista Gaineko bidea hartu dugu, eta hortik Pista ur-jauzi haundi aldean pasatu dugu. Azkenean, xendera hertsi eta lerra batetik jausten da, Holzarte-zubiraino - Mapa ikusi.
Itzuli hori miresgarria da, baina luze aski ere bai (9 orduen aise).
Laster arte...
... Peio, Iparraldeko lagun bat (nere Euskaraz...barkatu...)
Lasai lagun, zure euskara
inaxio·k bidalia 2012·ko Abuztuaren 20·an - 21:22etan·an
Lasai lagun, zure euskara aise ulertzen da. Ongi-etorri!
Milesker...
Lagrole·k bidalia 2012·ko Abuztuaren 21·an - 08:50etan·an
Agur eta milesker inaxio!