Skip to main content

Bernoako itzulia ibilbidea

inaxio·k

2023/08/24 - 09:01

Mapako edukiak aukeratu

Zein eduki erakutsi










Edukia erantsi

Zer erantsi nahi duzu?

Klikatu orain maparen gainean, kokapena adierazteko. Mapan klikatutakoan beste leiho batean zabalduko da sarrera berria osatzeko orria.

Near targets

Zailtasuna
Zailtasun gutxikoa
Igoera metatua
1159 m
Luzera
18.19 km
Iraupena
6 ordu 30 minutu
Noiz egina
2023-08-24

PR-Gi 2001 (Napar Bideak) ibilbidea jarraitzen du tarte luze batean, Ataungo Kaxetako bidegurutzetik abiatuta Lizarrustiko aterpe eta mendatera arte. Tarte honetan bidezidorra arin xamarra da leku batzuetan eta komeni da GPSaren laguntza zalantzak argitzeko. Bidea bihurria ere bada tarte batzuetan, gora-beheratsua, eta pasarteren bat edo bestetan aldapa tenteak zeharkatzen ditu, sasiak estu hartzen du beste batzuetan.

Lizarrustitik aurrera bidea erosoa eta narbarmena da gehienean, mendi bizkar zabalari jarraitzen dio Gipuzkoa eta Nafarroa elkartzen dituen muga-lerrotik gehiegi aldendu gabe: hesiak, mugarriak eta GR-12aren arrasto zuri-gorriak izango ditugu bide erakusle. Pagadiaren mendean gelditzen da tarte hau, sasiak ez digu eragozpenik sortuko eta eguzkiak ere ez. Baina arreta pixka bat jarri beharko dugu Bernoako galtzadaren arrastoa topatzeko, galtzada zahar horren bidea jarraitu beharko baitugu abiapuntura itzultzeko. Bernoako trikuharriak berak jarriko digu jakinaren gainean galtzada bera ikusten ez badugu: bere inguruetan ikus daiteke galtzada, arlosa zabalekin osatutako ertzak ageri dira han-hemenka. PR-GI 2001 bidearen arrastoa ere bertan topatuko dugu berriz eta berak lagunduko digu galtzada zaharraren arrastoa jarraitzen (tarte askotan erabat deseginda dago).

 

Arrastoa
Eranskina Tamaina
pr-gi-2001-lizarrusti-bernoa.gpx 145.35 KB

Komentariorik ez..

Waypoints

/var/www/html/d9.luberri/web/themes/custom/uiluberri/templates/osagai/wp-erantsi-modal.html.twig

Waypoint berria erantsi

Argazki berria erantsi