Altzaniako mendilerro luzeak Nafarroa eta Gipuzkoa arteko muga egiten du, Lizarrusti eta Etxegarateko mendateen artean. Muga administratiboa izateaz gain, kate honek muga geografikoa ere egiten du, atlantiko eta mediterranear isurialdeen artean. Inguruko ibarretatik abiaturik mendi hauen hegiak piku samarrak izan arren, gorabehera handirik gabeko mendilerroa dugu hau, eta altuerak 850 eta 980 metroen artekoak dira. Mendi oihantsuak dira hauek, pagadi zabalez estaliak, eta horrek gehienetan paisaia zabalez gozatzea eragozten du. Trukean, baso zabalen bakeaz gain, gain eta lepoak hartzen dituzten monumentu megalitiko ugariez goza dezakegu.
Inguruko gainen antzera, Argonitzeko gailur bikoitza basoak estalita dago, eta berezitasun bakarra mugarria da.
Oso gertu (< 1.000 m)
ARGONIZ trikuharria (245 m.) ·
Ibilbideak
Ibilbidea | Abiapuntua | Gorabehera | Nork |
---|---|---|---|
Bernoako itzulia | 1159 m | inaxio | |
Intsusburu eta Aizkibel Aitziber aldetik (itzulia) | inaxio |
Komentarioak
Mapako edukiak aukeratu
Edukia erantsi
Zer erantsi nahi duzu?
Klikatu orain maparen gainean, kokapena adierazteko. Mapan klikatutakoan beste leiho batean zabalduko da sarrera berria osatzeko orria.
/var/www/html/d9.luberri/web/themes/custom/uiluberri/templates/osagai/wp-erantsi-modal.html.twig
Tontorra?????
mou·k bidalia 2005·ko Urriaren 10·an - 09:47etan·an
Kaixo mendizaleok.
Larunbatean mendi honetan izan nintzen eta esan beharra daukat, ez dakit zein irizpide izan dezuen mendi hau katalogatzeko. Niretzako basoa eta parajea ikusgarria da, baina, mendia berez ez da, nahiz eta trikuharria izan tontor gainean, baso osoa honelako tontor eta trikuharriz josia dago.
Tontorra?????
Jose·k bidalia 2005·ko Urriaren 11·an - 23:04etan·an
Ni izan nintzan mendi hau webgunian sartu zebana. Etxegarate eta Lizarrusti artian tontor asko dare, bakar bat bez oso nabarmena, ze mendigain luzia baina gorabehera txikikua da. Aipagarrixenak Areatza, Igartza, Intsusburu, Argonitz, Irumugarrieta eta Txagadigorri. Hauetako batzuk apenas nabarmentzen dira inguruan daren beste totor batzutatik. Argonitzeko tontorra bera zaila izango zan zein dan esatia ekialdeko lepuan dauan izen bereko trikuharrixagaitxik ezpazan. Baina artian be lendik zeren Areatza, Intsusburu eta Txagadigorriz gain beste menditontor batzuk badarela erakutsi bihar litzakela iruditxu jatan. Irumugarrietari buruzko argazkixak eta mezuak Txagadigorriko orrixan darenez eneban harentzan orri barririk zabaldu. Baina Argonitzi buruz ezeuanez ezer, orri barrixa sortu eta argazki batzuk sartu nitxuan, bere tontorrian eta inguruetan zer topau leiken erakusteko, zuk ondo diñozun bezela baso ikusgarrixa eta trikuharrixak. Paraje hauetan ibili eztanari Etxegaratetik Lizarrustirako ibilaldixa eitxeko gomendatzen dotxat, GR-12 eta GR-121 ibilbidiak jarraitzen, tontorrik-tontor mendigain guztixa zeharkatuz. Urte sasoi hau aproposa da gainera ze udazkeneko koloriak hartzen ditxuanian basua zoragarrixa egoten da, eta gainera perretxiku leku ona da.
perretxiko leku ona dala
inaxio·k bidalia 2005·ko Urriaren 11·an - 23:23etan·an
perretxiko leku ona dala ez da dudarik, zakuka ikusiko dut jendea garraioan lizarrustiko errepidean behera aurreko asteetan. :)