Skip to main content

Carduus pycnocephalus

EHlsgi·k

2022/05/30 - 21:19

Carduus pycnocephalus, Erreniega | ©inaxio (20080500)
1·tik 1·ra, 1 guztira

Argazki berria erantsi

Komentariorik ez..

Tamaina
30 cm ↔ 90 cm
Fenologia
Forma biologikoa
Terofitoa
Taxonomia
Carduus
Garaiera
0 m ↔ 800 m

Lore-elkartea korinbo ± trinkoa da, eta muturreko kanduek 2-8 kapitulu dituzte; inbolukruak 5-13 mm zabal dira; hosto-azpiek eta zurtoinek ile zelulabakarrez osatutako ilupa amaraunkara eduki ohi dute; kanduek arantzak dituzte ia kapituluaren oinalderaino (65)

Lore-elkartea ez da korinboa, edo oso laxoa da, eta kanduek kapitulu bat dute (inoizka 2); inbolukruak 10-40 mm zabal dira; hosto-azpiek eta zurtoinek ile bakun zelulanitzez osatutako ilupa eduki ohi dute; kanduek ez dute arantzarik goialdean (69)

Landare bizikorrak, errizomadunak; hosto-azpiak zurixkak dira, ilupadunak, eta erdiko nerbioa ilupa amaraunkaraz estalita dute; oinaldeko hosto luzangak, 7-15 gingil-parerekin (64,65)

Urteroko edo bi urtez behingo landareak; hosto-azpiak berdexkak edo grisaxkak dira, eta erdiko nerbioa ez dute ilupaz estalita; oinaldeko hosto obatuak edo obobatu/luzangak, 3-7 gingil-parerekin (67,68)

Ezkila-itxurako kapituluak; braktea zuzen eta tenteak, erdikoak lantzaitxurakoak eta 1-1,5 mm zabal oinaldean, barrukoak mutur-moreak edo purpurak; loreek 7,5-10 mm-ko orria dute (66)

Kapitulu estuak, zilindrikoak; erdiko brakteak kanporantz makurtuta daude eta 1,5-3,5 mm zabal dira, eta barrukoek luzakin zurixka edo berdea dute; loreek 5-7,5 mm-ko orria dute (67,68)

Kapituluak 20-30 mm luze dira; barruko brakteek mutur berdea dute, eta 3 mm baino laburragoak dira, punta-laztxoak; 14-18 mm-ko korola, 6,59 mm-ko hodiarekin (67)

Kapituluak 15-20 mm luze dira; barruko brakteek 3-7 mm-ko luzakin zurixka dute eta ez dira punta-latzak; 8-14 mm-ko korola, 3-6 mm-ko hodiarekin (68)

Ugaritasuna
Haran atlantikoak, arroak eta Ebro Harana: A

Argazki berria erantsi