Skip to main content

Sideritis hyssopifolia

EHlsgi·k

2022/05/30 - 21:17

Sideritis hyssopifolia, Lapazarrako bizkarrean
©inaxio (20220711)

Argazki berria erantsi

Komentariorik ez..

Tamaina
10 cm ↔ 40 cm
Forma biologikoa
Kamefitoa
Taxonomia
Sideritis
Kokapena

Urteroko landarea; sustrai ahula, erraz ateratzen dena; brakteak hostoen antzekoak dira; lore-elkarteak ia zurtoin osoa hartzen du (1)

Landare bizikorrak, oinaldean zurkarak; brakteek ez dute hostoen antzik; lore-elkarteak zurtoinen goiko aldea hartzen du (7,8)

Beheko eta erdiko hostoen orriaren oinaldea bihotz-itxurakoa edo biribila izan daiteke; hosto-txortena orria bezain luzea edo laburxeagoa da (2)

Hostoak oinaldean pixkanaka estutzen dira, eta eseriak dira edo txorten labur-laburrekoak

Hostoek alboetan hortz arantzadun ziztagarriak dituzte (3)

Hostoak osoak dira, edo horztunak sartune ± sakonekin, baina alboetako hortzak ez dira ziztagarriak; batzuetan hosto-puntak mukroidunak edo arantzadunak dira (4,5)

Hosto horztunak edo ebakiak; sasibertiziloak bakandurik daude, lore-ardatza agerian uzten dutela; brakteak kalizak baino laburragoak dira; zurtoin iletsuak (4,5)

Erdiko eta goiko hostoak osoak dira, edo goiko erdian soilik horztunak; sasibertiziloak estu-estu daude galburu-antzeko multzo trinkoetan, edo bakandurik daude; brakteak kalizak baino laburragoak edo luzeagoak izan daitezke; gehienetan zurtoinek ez dute ile askorik (6,7,8)

Brakteak kalizak baino askoz handiagoak dira; sasibertizilo bakanak, lore-ardatza agerian uzten dutenak; kalizek ez dute ilerik edo banaka batzuk baino ez dituzte, eta guruin estipedunak dituzte (6)

Brakteak kalizak baino laburragoak edo luzexeagoak dira; sasibertiziloak galburu-antzeko multzo trinkoetan egoten dira, inoizka bakandurik; kalizak iledunak edo ilegabeak izan daitezke eta ez dute estipedun guruinik (7,8)

Hosto guztiak lerro-itxurakoak dira eta puntan 0,5 mm-tik gorako arantza dute; landareak adar tenteak ditu (7)

Beheko hostoak, behintzat, eliptikoak, luzangak edo espatula-itxurakoak dira; erdiko eta goiko hostoek puntan ez dute arantzarik, batzuetan 0,5 mm-tik beherako mukroia dute; landareek adar dekunbenteak edo tenteak dituzte (8)

Erdiko eta goiko hostoak eta behekoak berdintsuak dira, ia adabetarteak bezain luzeak, gehienak 4 mm baino zabalagoak, kamutsak eta goiko erdian horztunak, edo zorrotzak eta osoak; korolaren goiko ezpainak 2 gingil izaten ditu; kalizaren hortzak hodia bezain luzeak dira gutxi gorabehera; adar dekunbenteak (8a)

Erdiko eta goiko hostoak behekoak baino askoz txikiagoak dira, adabetarteak baino askoz laburragoak, 4 mm baino estuagoak, zorrotzak edo ia, osoak, lineal/lantzeolatuak edo eliptiko estuak; korolaren goiko ezpaina osoa edo muxarratuxea da; kalizaren hortzak hodia baino askoz laburragoak dira; adar tenteak edo dekunbenteak (8b)

Argazki berria erantsi