Argazki berria erantsi
Komentariorik ez..
Hostoen azken mailako lakainak 1-3(10) mm zabal dira, lineal/lantzeolatuak; hosto-zorroak ez daude handituta (47,48)
Hostoen azken mailako lakainak 6-60(100) mm zabal dira, obatuak edo lantza-itxurakoak; hosto-zorroak handituta daude, goiko hostoetan behinik behin (49,50)
Hostoek hostoxka luzanga/lantzeolatuak dituzte, osoak; braktea lineal/lantzeolatuak, zutituak; brakteatxoek zerrenda orbelkara zabala dute (49)
Hostoek, behekoek behintzat, hostoxka eliptikoak edo ia biribilak edo tartekoak dituzte, horztunak; lerro-itxurako brakteak, beherantz okertuta; bastaorratz-itxurako brakteatxoak, ertzetan zerrenda orbelkara estuestua dutenak (50,51)
Hostoxka obatu/luzangak; ginbailek (20)25-50 erradio dituzte eta (5)1025 braktea iraunkor; fruitu eliptikoak (50)
Hostoxkak eliptiko zabalak, ia biribilak edo tartekoak dira; ginbailek 10-30 erradio dituzte; brakteak gutxi izaten dira, 0-3(11), eta erorkorrak; fruitu eliptiko/luzangak (51)
Ginbailen erradioak latz samarrak dira; hostoxka eliptikoak, falkaitxurako oinaldearekin (51a)
Ginbailen erradioak leunak dira; hostoxka eliptikoak, ia biribilak edo tartekoak, oinaldea sarritan ± bihotz-itxurakoa dutenak (51b)