Skip to main content

Acer opalus

EHlsgi·k

2022/05/30 - 21:17

Argazkirik ez

Argazki berria erantsi

Komentariorik ez..

Tamaina
700 cm ↔ 1200 cm
Fenologia
Forma biologikoa
Fanerofitoa
Taxonomia
Acer
Garaiera
500 m ↔ 1300 m

Hosto konposatuak, inparipinatuak, 3-7 hostoxkarekin; adartxo berdeak; lore goiztiarrak, lukuetan zintzilika; disamarek hegal konbergenteak dituzte (1)

Hosto bakunak, palmatilobatuak; beste kolore bateko adartxoak; lore goiztiarrak edo hostoen garaikideak (2,3)

Hostoek 3 gingil dituzte (2,3)

Hostoek 5 gingil dituzte (4,7)

Hosto palmatipartituak, orriaren 2/3 hartzen dituzten gingil zorrotzekin, azpialdean zuri zilarkarak; loreak glomerulu trinkoetan daude; disamarek hegal dibergenteak, ia aurkakoak dituzte (4)

Hostoen gingilek orriaren erdia hartzen dute gehienez; hosto-azpi berdeak; loreak panikuletan daude (5,7)

Lore-elkarteak tente daude; disamarek hegal dibergenteak, ia aurkakoak dituzte (2)

Lore-elkarteak zintzilik daude; disamarek angelu zorrotza egiten duten hegal konbergenteak dituzte (6)

Hostoen gingilek ia orriaren erdia hartzen dute eta ertz zerraduna dute, hortz desberdin askorekin; hosto-txortenak sarritan gorriak dira; loreak hostoekin batera edo geroago irteten dira (6)

Hostoen gingilek orriaren 1/3 hartzen dute gehienez, eta hortz gutxi dituzte, baina handiak; hosto-txorten berdeak edo horixkak; lore goiztiarrak (7)

Ugaritasuna
Pirinio mendiak, tarteko eta hegoaldeko mendiak: U; iparraldeko mendiak: BB

Argazki berria erantsi