Skip to main content

Lotus corniculatus

EHlsgi·k

2022/05/30 - 21:17

Lotus corniculatus
©inaxio (20060617)

Argazki berria erantsi

Komentariorik ez..

Lorearen kolorea
Forma biologikoa
Hemikriptofitoa
Taxonomia
Lotus

Lau angeluko lekak, ertzetan ± hegaldunak; (20)25-30 mm-ko korolak; loreak banaka edo binaka daude (14)

Leka zilindrikoak edo zapaltxoak, hegalik gabe; 20 mm-tik beherako korolak; loreak ginbailetan daude, inoiz banaka (15,17,19)

Kalizak ezpain bikoak dira, eta hortz desberdinak dituzte, alboetakoak laburragoak; urteroko landarea; leka torulatua, okerra (15)

Kalizak ez dira edo apenas dira ezpain bikoak, eta hortzak ± berdinak dituzte; landare bizikorra edo urterokoa; leka zuzena, ez torulatua (16,17)

Lekak 1-2 mm zabal dira; 5-8(10) mm-ko loreak; kalizaren hortzak hodia baino 1,5 aldiz luzeagoak dira gutxienez; urteroko edo bi urtez behingo landarea (16,17)

Lekak 2-3 mm zabal dira; 10-18 mm-ko loreak; kalizaren hortzak hodia halako 1,5 baino laburragoak dira; landare bizikorra (18,19)

Zurtoin kofadunak; hostoxken albo-nerbioak nabariak dira; loreak (5)815naka daude; pipiletan kalizak hortz dibergenteak edo beherantz okertuak ditu (18)

Zurtoin beteak; hostoxken albo-nerbioak nabarigaitzak dira; 3-6 loreko lore-elkarteak; pipiletan kalizak hortz konbergenteak edo tenteak ditu (19)

Goiko hostoen hostoxkak linealak edo lantzeolatu/linealak dira, zabal baino 3-6 aldiz luzeagoak (19a)

Goiko hostoen hostoxkak euren zabalera halako 3 baino laburragoak dira (19b,19c,19d)

Argazki berria erantsi