Skip to main content

Sanguisorba minor

EHlsgi·k

2022/05/30 - 21:17

Sanguisorba minor, Erreniega
©inaxio (20080500)
1·tik 1·ra, 1 guztira

Argazki berria erantsi

Komentariorik ez..

Tamaina
20 cm ↔ 50 cm
Forma biologikoa
Hemikriptofitoa
Taxonomia
Sanguisorba

Oinaldeko hostoxkak (0,5)2-4(6) cm luze dira, eta albo bakoitzean 9-17 hortz dituzte; loreek purpura-kolore iluneko sepaloak dituzte, 4 lorezil, sepaloak baino luzexeagoak, eta lorexaki bat, ezkutu-itxurakoa; fruituak leunak dira, eta hegalak dituzte 4 angeluetan (32)

Oinaldeko hostoxkak 0,5-2(3) cm luze dira, eta albo bakoitzean 2-9(12) hortz dituzte; loreek sepalo berdexkak dituzte, lorezil ugari, nabarmenki kanporatuak, eta (1)2-3 estilo, zirrindadunak; fruituak zimurtsuak edo tuberkuludunak dira, eta angeluetan hegaldunak edo hegalgabeak (33)

Fruituek garatxo/tuberkulu asko dituzte, eta tuberkuluok ia erabat ezkutatzen dituzte fruituaren ertzak; hostoxkak gehienetan txikiak eta estuak dira (33a)

Fruituek lau ertz dituzte, nabariak, batzuetan hegaldunak, eta aurpegietan saretxoak dituzte, edo bestela gandor ± zorrotzak; hostoxkak sarritan handiagoak dira (33b,33c)

Argazki berria erantsi