Argazki berria erantsi
Komentariorik ez..
Oinaldeko errosetetako hostoek puntan zilio luze bihurriak dituzte, errosetaren erdian amaraunaren antzeko ilupa trinkoa eratzen dutenak (93)
Oinaldeko errosetetako hostoek ez dute horrelako iluparik (94,95,96)
Oinaldeko errosetetako hostoek bi aldeetan guruin-ile asko dituzte, eta haien albo-zilioak beste ileak baino handixeagoak dira; landareak erretxina-usaina du (94)
Oinaldeko errosetetako hostoek bi aldeetan ile sakabanatuak dituzte edo ilegabeak dira, eta albo-zilioak beste ileak baino bi aldiz handiagoak dira gutxienez; landareak ez du erretxina-usainik (95,96)
Oinaldeko errosetetako hostoek ile sakabanatuak dituzte bi aldeetan, punta ia zorrotza dute, akumen nabarmenarekin, eta kurbatuak izaten dira (95)
Oinaldeko errosetetako hostoak bi aldeetatik ilegabeak dira edo ia, puntazorrotzak, pixkanaka estutzen dira, eta normalean ez dira kurbatuak (96)