Argazki berria erantsi
Komentariorik ez..
Fruituak hegal nabariak ditu, 1 mm baino zabalagoak; erdiko eta goiko hostoek zurtoina besarkatzen dute eta belarritxoak dituzte (62,63)
Fruituak ez du hegalik edo estu-estuak ditu, gehienez 1 mm zabal; erdiko eta goiko hostoak batzuetan besarkatzaileak dira (67)
Fruitu ileduna (62)
Fruitu ilegabea, baina gehienetan ezkata-antzeko papilaz estalia (63)
Estiloa 0,5 mm baino laburragoa da eta fruituaren muxarraduran sarturik dago; urteroko edo bi urtez behingo landarea; gehienetan, loredun zurtoin bakarra, goialdean adarkatua; fruituaren papilak ugariak eta nahiko handiak izaten dira (63)
Estiloa 1 mm baino luzeagoa da eta muxarraduraren gainetik ageri da; landare bizikorra, hainbat zurtoin loredunekin; fruituaren papilak urriak eta txikiak izan ohi dira (64)