Skip to main content

Helianthemum nummularium

EHlsgi·k

2022/05/30 - 21:17

Helianthemum nummularium Auñamendi aldean | ©inaxio (20230705)
1·tik 1·ra, 1 guztira

Argazki berria erantsi

Komentariorik ez..

Tamaina
10 cm ↔ 30 cm
Forma biologikoa
Kamefitoa
Taxonomia
Helianthemum
Kokapena

Urteroko landare belarkarak; petalo horiak, sepaloak baino laburragoak edo luzexeagoak

Landare bizikorrak, zurkarak oinaldean behintzat; petalo hori, zuri edo arrosak, sepaloak baino nabarmen luzeagoak

Hosto guztiek estipulak dituzte; inoiz zurtoinaren behealdeko hostoek estipula erorkorrak dituzte; petalo hori, zuri edo arrosak; estiloa lorezilak bezain luzea da, zuzena, edo oinaldean makurxea (52)

Zurtoinaren beheko hostoak, behintzat, estipulagabeak dira; petalo horiak; estiloa lorezilak baino laburragoa da eta oinaldean guztiz makurra (53)

Ezkutu-itxurako ezkataz estalitako landarea; hosto lauak; fruituen sepaloak 5,5(6) mm baino laburragoak dira; petalo horiak; lore-elkarte adarkatua (59)

Ezkutu-itxurako ezkatarik gabeko landarea; hosto lauak edo ertzean kanpora-kiribilduak; fruituetan sepaloak sarritan 5,5 mm baino luzeagoak dira; petalo hori, zuri edo arrosak; lore-elkarte adarkatua edo bakuna (60,62,63)

Loreak korinbo adarkatuetan daude; hosto zorrotzak, lineal/lantzeolatuak, normalean 2 cm baino luzeagoak; kanpoko sepaloak triangeluar/lantzeolatuak dira, 3 mm baino luzeagoak, eta barrukoek ilupa trinkoa dute eta saihets lauak edo apur bat irtenak dituzte; petalo horiak; adar tenteko mulua, 50 cm-tik gorako garaiera izan dezakeena (60)

Lore-elkarte bakuna; hosto kamutsak edo ia kamutsak, normalean laburragoak; kanpoko sepaloak eliptikoak edo luzangak dira, gehienetan 3 mm baino laburragoak, eta barrukoak ilegabeak edo iledunak dira eta saihets irtenak dituzte; petalo hori, zuri edo arrosak; mulu dekunbenteak, goranzkoak edo tenteak, 50 cm baino txikiagoak (62,63,64)

Petalo zuriak; hostoak estuak izaten dira, nekez 5 mm baino zabalagoak (62)

Petalo hori edo arrosak; hosto estuak edo zabalak, batzuetan 5 mm baino zabalagoak (63)

Hosto-ertz lauak; hosto-gain berdeak, ilerik gabe edo ile bakunekin edo ile-sortekin; hosto-azpi zurixkak, ilupadunak; hostoak inoiz 5 mm baino zabalagoak dira; lantza-itxurako estipulak, ilegabeak edo ia, zilio luzeekin; petalo hori edo arrosak; zurtoin dekunbenteak (63)

Hostoek ertz kanpora-kiribildua dute, gainalde hauskara, izar-itxurako ileekin, eta azpialde ilupadun/hauskara, eta nekez dira 5 mm baino zabalagoak; estipulak linealak edo lineal/lantzeolatuak dira, badituzte ileak baina zilio luzerik ez; petalo horiak; zurtoin dekunbenteak edo tenteak (64,65)

Petalo horiak; zurtoinak ia ilegabeak dira edo ile ± adpresoak dituzte (63a)

Petalo arrosak; zurtoinek ile zurrunak dituzte, zutituak (63b)

Argazki berria erantsi