Skip to main content

Rumex scutatus

EHlsgi·k

2022/05/30 - 21:17

Rumex scutatus, Ozako Aguas Tuertas aldean | ©inaxio (20070628)
1·tik 2·ra, 2 guztira

Argazki berria erantsi

Komentariorik ez..

Tamaina
20 cm ↔ 50 cm
Forma biologikoa
Kamefitoa
Taxonomia
Rumex
Garaiera
300 m ↔ 2000 m

Hostoetako batzuek, behintzat, alabarda- edo gezi-itxurako oinaldea dute; loreak sexubakarrak izan ohi dira (29)

Hostoek falka-itxurako oinaldea dute, moztua, biribila edo bihotz-itxurakoa; loreak hermafroditak izan ohi dira (30)

Kuskuak akenioaren tamainakoak dira ia, belarkarak edo zertxobait larrukarak, arrautza-itxurakoak, opakoak, 2 mm baino laburragoak (31)

Kuskuak akenioa baino askoz handiagoak dira, orbelkarak, ± biribilak, 2 mm baino luzeagoak (35,38)

Kuskuek oinaldean ez dute ez tuberkulurik ez ezkata erreflexurik; periantoaren kanpo-atalak aske daude edo oinaldean zertxobait bat eginda; gehienetan landareak oinaldetik hasita adarkatzen dira; goranzko zurtoinak, sigi-sagan okertuak (33,34)

Kuskuek oinaldean tuberkulu bat edo ezkata erreflexu bat dute; periantoaren kanpo-atalak oinaldean guztiz bat eginda daude; gehienetan landareek adar gutxi dute oinaldean; zurtoin tenteak eta zuzenak (35,38)

Hostoek papilak dituzte, ertzean hortz desberdinak dituzte, zabal baino nabarmen luzeagoak dira, nerbiazio pinatua dute eta txortena eta orria ia luzera berekoak dituzte (32)

Beheko erdiko hostoak osoak eta leunak dira, zabal bezain luzeak, nerbiazio palmatua dute eta txortena gehienetan orria baino askoz luzeagoa dute (33,34)

Lore-elkartearen adar nagusiak ia ez daude adarkaturik; kuskuak zabal baino luzexeagoak dira, 3,5-6,5 x 3,5-6 mm-koak: periantoaren kanpoatalak normalean ez dira erreflexuak (33)

Lore-elkartearen adarrak askotan adarkatzen dira; kuskuak luze bainoapur bat zabalagoak dira, 5-9,5 x 5,5-10,5 mm-koak; periantoaren kanpo-atalak gehienetan erreflexuak dira (34)

Ugaritasuna
Lurraldeko mendiak: U

Argazki berria erantsi