Argazki berria erantsi
Komentariorik ez..
Hostoak hirunaka daude; kono asimetrikoak; konoen oinaldeko kanpoezkaten apofisiak irtenagoak dira gainerakoak baino (13)
Hostoak binaka daude; kono ia simetrikoak; konoetako apofisi guztiak berdintsuak dira (14,16)
Konoek kandu nabarmena dute, eta zuhaitzean zenbait urte irauten dute; lehen urteko adartxoak grisak dira (14)
Konoak eseriak dira edo ia, ± erorkorrak; lehen urteko adartxoak gaztaina-kolorekoak edo horixkak dira (15,17)
Kono handiak, 8 cm baino luzeagoak; 10-25 cm-ko hostoak (15,16)
Kono txikiak, 8 cm baino laburragoak; 3-16 cm-ko hostoak (17,18)
Hostoak 8-16 cm luze dira; erretxina-hodiak hostoen erdialdean daude, hipodermisetik bereiz; pinu gazteen azalak kolore hauskara-zilarkara du (17)
Hostoak 3-8 cm luze dira; erretxina-hodiak hostoaren ertzean edo ertz ondoan daude, hipodermisa ukitzen dutela; azal beltzezka edo ± gorrixka (18,19)
Kono distiragabeak, zilborra erdigunean duten apofisi ± lauekin; adartxo meheak; hosto ± glaukoak; enborraren goialdeko azalak izokin-kolorea du (18)
Kono distiratsuak, zilbor eszentrikoa duten apofisi bihurrituekin; adartxo lodiak; hosto berde ilunak; enborraren goialdeko azala grisaxka edo arre-grisaxka da (19)