Skip to main content

Okoro mendia

ietxaburu·k

2005/06/09 - 22:18

IEko isurialdea | ©inaxio (2005-07-13)
Altuera
1.259 m
Zerrenda
Abiapuntuak
Artesiaga · Urkiaga
Lurraldea

Larre eremu zabalak eta garbiak dira nagusi Okoroko gainaldean, eta pagadia behe aldean, Quinto Real deritzon baso eremu zabalean. Apalagoak diren beste gain batzuek inguratzen dute Okoro, borobildutako muino soilak gehienak Okoro bera bezala. Horregatik nabarmentzen da Argintzo ingurune horretan, bere tontor harritsuarengatik. Muga zaharretik gertu gelditzen da eta horrek hainbat ondorio ekarri dio: alanbre hesi amaigabeak, Pirinio aldeko ibilbide luzeen arrastoak (GR11), ehiza postu ugariak eta lurrean erdi ezkututako porlanezko gotorlekuak. Historiaurreko arrasto ugari ere bada bizkar eta lepo horietan sakabanatuta.

Oso gertu (< 1.000 m)

Artsal mendia (790 m.) · UZTANBORRO harrespila (860 m.) · UZTANBORRO trikuharria (861 m.) · UZTANBORRO tumulua (874 m.) · BUZTANBERRO 1 hego harrespila (908 m.) · BUZTANBERRO 2 ipar harrespila (996 m.) ·

Ibilbideak

Ibilbidea Abiapuntua Gorabehera Nork
Baserdiko bailarako itzulia Eugitik Artesiaga mendatera igotzen den errepidea 790 m Jose

Komentarioak

  • account_circle

    BatenBat (ez da egiaztatu)·k bidalia 2001·ko Azaroaren 13·an - 21:55etan·an

    Mendi honetatik, bere izena gogoan ez daukadana, nahiko erraz igotzeko malda zeukana zirudien, baina bertara helduta, jeisterakoan, hain aise igoko ez zela dirudi ordea.

  • account_circle

    MIKEL·k bidalia 2005·ko Abuztuaren 14·an - 20:25etan·an

    Miguel Anguloren liburu sakratua beti bezala jarraituaz Artesiagako lepora hurbildu ginen Okoro behingoz igotzeko asmotan. Izan ere, orain dela urte dexente laino zitalak atzera bota gintuen.
    Aipatu lepora iristeko, Irurita herrian hartu Eugiko notabidea eta igo 15 km.
    Hegaletik doan bide bat hartu beharra dago, iritsi bezain laster ezkerretara. Gune harkaiztsua begiztatu behar da. Hemendik, Okoro ikusten da. Gain belartsuak igaro behar dira, Okororen hegoaldeko isurialdera iritsi arte. Ez dago bide fijorik, baina berdin du, muino belartsuen ondotik ibiliko baikara.
    Azken aldapa franko gogorra. Gaur goizean begiztatu dudan panorama itzela izan da: Pirinio kate osoa, Auñamenditik Bisaurin arte.
    Totalera 2 ordu eta erdiko txango gogorra.

  • Avatar

    inaxio·k bidalia 2005·ko Abuztuaren 16·an - 21:50etan·an

    ez duzu esaten zer dela eta aipatzen duzun \'bronka\'...

  • account_circle

    MIKEL·k bidalia 2005·ko Abuztuaren 17·an - 14:44etan·an

    Egia duzu, oaintxe konturatu naiz asuntoaz. Gauza da liburuan 2 ordu eta erdiko txango markatua ateratzen dela eta hori ez da egia. Besterik ez.

  • account_circle

    BatenBat (ez da egiaztatu)·k bidalia 2007·ko Apirilaren 2·an - 17:20etan·an

    queriamos subir el puerto de artesiaga en bbt y desde hay suguiendo la GR12 subir al okoro y luego par la GR11 pasar por la peña de alba y bajar de nuevo a Elizondo. Alguien sabe si el recorrido es ciclable, no he estado en la zona pero parece que son pastos.
    Muchas gracias.

  • account_circle

    ietxaburu·k bidalia 2007·ko Apirilaren 13·an - 18:30etan·an

    "BERRIA" egunkarian, 2007-03-16an, Asier Agirresarobek Okorora proposatutako txangoa ("Okoro, Arbuzko bailararen itzulia"), Masakoletatik (Irurita), oso polita da. Gainera igotzeko eta jeisteko leku desberdinetatik. Deskribapena, BERRIAren web gunean aurkitu daiteke. Nik, ibilaldi horren tracka jarri dut eskuragarri.

Mapako edukiak aukeratu

Zein eduki erakutsi










Edukia erantsi

Zer erantsi nahi duzu?

Klikatu orain maparen gainean, kokapena adierazteko. Mapan klikatutakoan beste leiho batean zabalduko da sarrera berria osatzeko orria.

Near targets

Artsal mendia (790 m.) · UZTANBORRO harrespila (860 m.) · UZTANBORRO trikuharria (861 m.) · UZTANBORRO tumulua (874 m.) · BUZTANBERRO 1 hego harrespila (908 m.) · BUZTANBERRO 2 ipar harrespila (996 m.) ·

Waypoints

/var/www/html/d9.luberri/web/themes/custom/uiluberri/templates/osagai/wp-erantsi-modal.html.twig

Waypoint berria erantsi

Argazki berria erantsi