Skip to main content

Gorostiaga mendia

Jose·k

2005/06/09 - 22:18

Kurutzea
©Jose (2005-12-23)
Altuera
951 m
Beste izenak
Gorostieta · Itsusmendi
Zerrenda
Abiapuntuak
Legazpi · Oñati · Deskarga · Udana
Lurraldea

Tontorreko gurutze haundia da mendi honen ikurra, nahiz eta orain aldameneko antena handiagoa izan. Horiez gain bada aterpe txiki bat tontorrean bertan, eta estalitako aldare bat, gurutzeari begira. Pinu sail handiak ditu isurialde gehienetan, baina pagoa da nagusi oraindik tontorraren inguruetan. Legazpi aldetik abiatuz gero ibilaldi polita egin daiteke tontorretik Mendebaldera luzatzen den gandorrean barrena, Oregi eta Arranoaitz gainak pasa eta Arrola aldetik itzuliz, Urtatzako bailara inguratuz.

Mendialdea*
Arrolamendi

Oso gertu (< 1.000 m)

Bat ere ez.

Ibilbideak

Ibilbidea Abiapuntua Gorabehera Nork
Arrolamendiko tontorrak lotzen Deskarga 790 m Jose
Legazpi .. Gorostiaga Legazpi Leazpiarra

Komentarioak

  • account_circle

    BatenBat (ez da egiaztatu)·k bidalia 2002·ko Irailaren 9·an - 17:20etan·an

    Urtero meza ospatzen da irailan mendi gain honetan. 2002ko irailak 15ean gurutzearen mendeurrena ospatuko da.

  • account_circle

    BatenBat (ez da egiaztatu)·k bidalia 2006·ko Abenduaren 9·an - 18:38etan·an

    Iazko asteburuan ibili nintzen Gorostiagako mazizoan barrena. Deskargako mendatetik ekin genion bideari eta nahiko polita iruditu zitzaidan, nahiz eta eguraldia okerrera joan goizean zehar eta paisaia ekidin. Totalera hiru ordu eta laurden egon ginen ibiltzen eta bost tontorrak igo genituen: Arrolamendi, Arranoaitz, Oregi, Jentiletxe eta, azkenik, Gorostiaga. Gomendatzen dizuet, beraz, txangoa. Baina kontuz gero ajearekin...

  • account_circle

    Leazpiarra·k bidalia 2004·ko Martxoaren 30·an - 13:05etan·an

    Arrolako buelta eman nahi izan ezkero, orrialde hontan azaltzen dan aterpearen argazkian honen atzeko mendietatik egiten da. Horregatik, merezi du txabolako teilatura igo eta hemendik daren Aizkorri, Udalaitz, Aralar eta Anbotoko ikuspegiez gozatzea.

  • account_circle

    BatenBat (ez da egiaztatu)·k bidalia 2005·ko Abenduaren 24·an - 11:25etan·an

    Aupa,
    Gorostiaga edota legazpiko kurtzea nundik faten da Oñatittik? Olbarta auzuan gora?

    Udanatik be posible da fatia ezta? Marka gorri-zurixa jarraittuaz?

    Eskerrik asko,.

Mapako edukiak aukeratu

Zein eduki erakutsi










Edukia erantsi

Zer erantsi nahi duzu?

Klikatu orain maparen gainean, kokapena adierazteko. Mapan klikatutakoan beste leiho batean zabalduko da sarrera berria osatzeko orria.

Near targets

Bat ere ez.

Waypoints

/var/www/html/d9.luberri/web/themes/custom/uiluberri/templates/osagai/wp-erantsi-modal.html.twig

Waypoint berria erantsi

Argazki berria erantsi