Gipuzkoako mugen barruan gelditzen den Aralarko eremuko mendirik altuena da Ganboa (bai, Larrunarri baino handiagoa da beraz). Ez da horregatik mendi zaila, ez du aparteko zailtasunik, ia edozein aldetatik igo daiteke; baina urruti xamar gelditzen den mendia da. Urruti Larraitzetik eta urruti guardetxetik, abiapuntu erabilienak aipatzearren. Bide luzeak dira beraz, larre eremu zabal eta soiletan barrena urratu beharrekoak tontorrera heltzeko, itzalik gabe eta, uda partean, ura aurkitzeko aukera handirik gabe: gogoan izan eguzkitarako babesa eta ura. Ikuspegi zabaleko paisaia da beraz, urrutira ikusten uzten duena, baina baita nahasgarria ere oso lainoa sartzen bada (iparrorratza, GPSa).
Ia bera adinako beste muino batzuk baditu inguruan, Pardarri eta Uarrain esaterako, zerrendakoak aipatzearren, edota Ganbo Txiki, urrutira gabe. Erraza da horiek nahiz beste asko bidean harrapatzea, nonahitik ibil baitaiteke larre eremu amaigabe horretan.
Oso gertu (< 1.000 m)
MENDITXIKI tumulua (304 m.) · LIZASOKO LEPOA etxola hondoa (395 m.) · Ganbotxiki II harrespila (404 m.) · Ganboatxiki mendia (494 m.) · LIZASOKO LEPOA trikuharria (586 m.) · Ganboa Txiki I trikuharria (623 m.) · PARDELUTS tumulua (642 m.) · ZEALARKO ORDEKA etxola hondoa (648 m.) · LIZASO tumulua (673 m.) · ARRASKA 10 harrespila (725 m.) · ARRASKA 9 harrespila (731 m.) · ARRASKA 8 harrespila (737 m.) · MAIOLATZ etxola hondoa (791 m.) · IRAZUSTAko lepoa zutarria (796 m.) · Enirio-Aralar partzuergoa (802 m.) · Pardarri mendia (868 m.) · PARDARRI leizea (895 m.) · ARRASKA 7-A tumulua (898 m.) · ARRASKA 7-B tumulua (903 m.) · Uarrain?? zutarria zutarria (941 m.) · ARRASKA 5 tumulua (957 m.) · ARRASKA 6 tumulua (964 m.) · Arraska tumulua (999 m.) ·
Ibilbideak
Ibilbidea | Abiapuntua | Gorabehera | Nork |
---|---|---|---|
Ganbo Larraiztik | inaxio | ||
Guardetxea-Ganboa | 1312 m | zuriain | |
Aralar: Txirrita mendi ibilaldia | Amezketa | 2800 m | ibusg |
Ganboa eta Txindokiko itzulia Amezketatik abiatuta | Amezketa | 1400 m | Jose |
Komentarioak
Mapako edukiak aukeratu
Edukia erantsi
Zer erantsi nahi duzu?
Klikatu orain maparen gainean, kokapena adierazteko. Mapan klikatutakoan beste leiho batean zabalduko da sarrera berria osatzeko orria.
Near targets
MENDITXIKI tumulua (304 m.) · LIZASOKO LEPOA etxola hondoa (395 m.) · Ganbotxiki II harrespila (404 m.) · Ganboatxiki mendia (494 m.) · LIZASOKO LEPOA trikuharria (586 m.) · Ganboa Txiki I trikuharria (623 m.) · PARDELUTS tumulua (642 m.) · ZEALARKO ORDEKA etxola hondoa (648 m.) · LIZASO tumulua (673 m.) · ARRASKA 10 harrespila (725 m.) · ARRASKA 9 harrespila (731 m.) · ARRASKA 8 harrespila (737 m.) · MAIOLATZ etxola hondoa (791 m.) · IRAZUSTAko lepoa zutarria (796 m.) · Enirio-Aralar partzuergoa (802 m.) · Pardarri mendia (868 m.) · PARDARRI leizea (895 m.) · ARRASKA 7-A tumulua (898 m.) · ARRASKA 7-B tumulua (903 m.) · Uarrain?? zutarria zutarria (941 m.) · ARRASKA 5 tumulua (957 m.) · ARRASKA 6 tumulua (964 m.) · Arraska tumulua (999 m.) ·
Waypoints
/var/www/html/d9.luberri/web/themes/custom/uiluberri/templates/osagai/wp-erantsi-modal.html.twig
lehortea
BatenBat (ez da egiaztatu)·k bidalia 2003·ko Abuztuaren 15·an - 17:47etan·an
Duela zenbait egun Ganboara igo nintzen aitarekin batera Larraitzetik abiatuta. Ibilaldi polita da Alotzako haran txikian gora, baina paisaiaren edertasunak baino, bertako goi larreak pairatzen ari diren lehorteak harritu gintuen. Ea laster iristen den euria, artzainei ez ezik, naturari berari ere kalte handia egiten baitio ur falta horrek.
Bai lagun, aurreko udan igo
BatenBat (ez da egiaztatu)·k bidalia 2005·ko Abenduaren 2·an - 22:24etan·an
Bai lagun, aurreko udan igo ginen laguna ta biok ta berdina! Hori kolore kezkagarria zakan ta ez, ez da gauza ona. Beranduago joan ginan beste baten, ta itxura "hobeagoa" zuen,baina hodeiri eskatu beharko zaio bere magiaz buztitzeko gure lurrak. Inch Allah!!
ganboa
Aitor·k bidalia 2003·ko Azaroaren 23·an - 11:30etan·an
Azkenengo aldixa bertara juan giñala Amezketatik irtenda, minetatik gora eta eskuma aldera hartuta Ganbora heldu giñan. Handik behera, Txindoki azpitxik Larraitzera eta han bazkaldu. Gero kafia hartu eta lasai-lasai jubilauen pasiuan berriz Amezketara jeitsi giñan. Danera 7-8 ordu. Oso politxa eta oso jende gutxi, Txindokira heldu harte.
Ganboa
BatenBat (ez da egiaztatu)·k bidalia 2004·ko Martxoaren 16·an - 19:46etan·an
Kaixo!
Bizkaiko mendi talde batetatik idazten dut eta jakin nahiko nuke ea nondik den igoera politagoa Ganboara, Larraitzetik edo Amezketatik? Norbaitek erantzungo balidake mesedez! Irteera daukagu martxoaren 28an eta! Mila esker eta ongi izan!
Re: Ganboa
mou·k bidalia 2004·ko Martxoaren 17·an - 14:47etan·an
kaixo Esti, Zuk proposatzen duzun bideak Ganbora joateko oso politak dira baina zertxobait gogorrak eta malda handikoak bereziki hasieran, hala ere, pena merezi du dudarik gabe. Lekurik ohikoena Larraitzetik joatea da eta 4 ordu beharko dezue gutxienez lasai joanda, gainera iturria dezue bidean eta galtzeko arriskurik ez. Ondo pasa eta gozatu.
Re: Re: Ganboa
Jose·k bidalia 2004·ko Martxoaren 17·an - 23:36etan·an
Kaixo Esti. Batetik igo eta bestetik jaistia proposatzen dotxut nik, azaruak 23an Aitorrek azaldu zeban bezela. Larraitz eta Amezketa oso gertu dare bata bestiagandik, 2 Km inguru, eta GR-20ak (Aralarko itzulia) batzen ditxu. Hortara bi bidiak ezautuko ditxuzue, bixek merezi dabe ta. Hori bai, ibilaldi luze xamarra izango da. 6 ordu inguru, nik uste. Hain luzia nahi ezpadozue, Larraitztik igo eta bide beretik jaitsi. Ondo ibili.
Olakosaroi (Zaldibia) - Ganboa
Xabiaram·k bidalia 2017·ko Urriaren 22·an - 11:24etan·an
Kaixo lagunak,
Gaur bertan egin dut Ganborako ibilbidea, Zaldibiako Olakosaroitik abiatuta, Parke Naturalak dituen ateetako bat, Arkaka bezala ere ezagutzen da (Argazkia: http://www.euskal-herria.org/argazki/2017/09/87855.jpg). Ibilbidea ederra da. (7 bat ordu joan-etorria).
Behin abiatuta lehenik Auza Gaztelu mendiaren (901m) lepora heltzen gara, tontorrera igotzea nahi bada malda zuti xamar bat besterik ez du, bestela aurrera jarraitu, (Argazkia: http://www.euskal-herria.org/argazki/2017/09/87850.jpg) hortik aurrera Partzuergoan sartzen gara, igoera txiki bat eta Ausokoi trikuharrira heltzen gara, bidearen ondoan dago, (Argazkia: http://www.euskal-herria.org/argazki/2017/09/87863.jpg) aurrera jarraituz senda dago Atauru Gane izeneko ingurura, hortik Alotzako bidea hartu behar da eta apur bat jarraituz Saltarri zutarriaren ondotik pasako gara, zelaiaz eta bertako abereez gozatuz irazustako leporainok jarraitu behar da (Argazkia: http://www.euskal-herria.org/argazki/2017/09/87844.jpg), hemen hasten da Ganborako azken igoera, Irazustako lepoa eta Lizaso lepoa pasa eta azken aldaparen aurrean gaude, hortik tontorrera (1402m) (Argazkia: http://www.euskal-herria.org/argazki/2017/09/87833.jpg), bueltan erraza da Zealar (1401m), Ganboa Txiki (1377m) eta Arrubi (1325m) ere egitea berriro Alotza (1100m) aldera jeitsiz.