Skip to main content

Behorlegi mendia

inaxio·k

2005/06/09 - 22:18

Behorlegi herriaren ingurutik ikusita | ©inaxio (2005-09-20)
Altuera
1.265 m
Zerrenda
Abiapuntuak
Behorlegi · Landerre

IM-HE norabidean luzatzen den gandor harritsua da mendi honen ezaugarri nabarmenena, izan ere 2 km.tik gorako luzera du karaitzezko ertz luze horrek, Apanizeko larreetatik hasi eta Olhazarreko ibarreraino. Honela, oso itxura desberdina erakusten du ikuspegiaren arabera: oso mendi zorrotza eta zaila ematen du Garazi aldetik begiratuta, zailtasun handirik gabekoa Irati aldeko errepidetik begiratuta. Arbailako mendialdeari dagokion tontorra da eta altuena ez izanagatik (Hauskoak berak metro batzuk gehiago ditu) bera da gehien nabarmentzen dena, Txindoki Aralar aldean bezala.
Ibilbide luzeak egin daitezke Behorlegi edo Mendibe herrietatik abiatuz gero, baina bada asfaltatutako bide pare bat Apanizera igotzen dena, 1000 m.tik gora. Bata Behorlegi aldetik dator Hauskoarekin lotzen duen Landerreko lepora eta bestea Mendibe aldetik abiatzen da, Armiagako hegi luzea zeharkatu eta Egurtzeko lepotik gertu paseaz. Neke handirik gabe egin daiteke Landerre nahiz Egurtze aldetik tontorrerako bidea, baina zuzenean igotzea baino hobe da Haritxarteko lepoa bilatzea lehendabizi, Mko gandorrean gora igotzeko gero, harkaitzari helduz nahiz larre errazetan gora. Ibilbide luzeagoa nahi izanez gero, hauxe duzue aukera polita: Mendibe - Armiaga - Egurtze - Haritxarte - Behorlegi tontorra - Landerre - Hauskoa - Behorlegi herria - Mendibe (6 ordu inguru).

Mendialdea*
Arbaila

Oso gertu (< 1.000 m)

BEHORLEGI* harrespila (164 m.) · EGURZE etxola hondoa (698 m.) · EGURZE zutarria (745 m.) · APANIZE etxola hondoa (835 m.) · ITHURROTCHE zutarria (904 m.) · EGURZEKO LEPOA etxola hondoa (941 m.) ·

Ibilbideak

Ibilbidea Abiapuntua Gorabehera Nork
Behorlegi .. Behorlegi Behorlegi BatenBat

Komentarioak

  • account_circle

    BatenBat (ez da egiaztatu)·k bidalia 2005·ko Abenduaren 12·an - 12:38etan·an

    Sí existe una ruta clara para subir a la cima. Debemos de atravesar el pueblo de Behorlegi, bajar por la carreterita hacia el valle en dirección a la base de la montaña y justo tras cruzar un pequeño puente, torcer a la izquierda. Se pasa por varios caserios con hangares de ganado hasta llegar al último (Etxeberriborda, donde acaba el asfalto. Dejamos allí el coche. Por una amplio camino hacia la derecha continuamos junto al riachuelo. Lo cruzamos y unos metros más adelante, junto a una valla metálica que cierra un prado, nos fijamos a la derecha en un camino, bajo arbolado, indicado con un gran cairn. A lo largo de toda la ascensión, además de los cairns, iremos encontrando en las piedras unas marcas hechas con spray azul (si estamos atentos, no tiene pérdida).
    A grandes rasgos, una vez salimos del arbolado, subimos por una cresta herbosa desde donde vemos las laderas de la montaña al otro lado del valle. El camino gana altura y tuerce hacia la izquierda, bajo un hayedo. Pasamos unos bordas y detrás de una de ellas (no despistarse en este tramo) el camino, ahora amplio y claro, continúa subiendo, hasta encontrarse por otro que viene por su izquierda. Continuamos por éste, siempre por el bosque, pasamos junto a otra borda y por fin, por terreno despejado, llegamos a un collado donde muere una carretera de montaña que viene de la otra vertiente. Seguimos a nuestra izquierda por una pista muy ancha que desaparece junto a un cercado para el ganado. Frente a nosotros, vemos una senda, señalizada con cairns, que va ganando altura rápidamente zigzageando por la ladera rocosa hasta llegar a un collado superior, en la cresta de la montaña, donde hay un cercado. Desde allí, primero por un pasillo herboso entre dos crestas rocosas y luego por la propia arista, llegamos a la cima. Insisto, la ruta es muy clara gracias a los cairns y señales de pintura azules, siempre y cuando salgamos del lugar apropiado.

  • account_circle

    Lagrole·k bidalia 2012·ko Abenduaren 20·an - 10:05etan·an

    Aupa denak!
    Behorlegi-ko tontorra, nere lehen mendi igoera zen.... 1982etan !!
    Eta 2008etan, nik berriz etorri nintzen, emozio ekin.

    Lehen aldikotz, Apanizeko leizea abiatu ginen ibilbide hori, eta gero Landerreko lepoa aise zeharkatu genuen.

    Arbailako mendi hori, eta Hauskoa (hurbil-hurbila) egun bereko bisitatu ahal dute.
    Ibilbide hau nahiko labur da, bainan bi tontorretik ikuspegi oso ederra da.

    Egun batez, esperantza dut ezagutu txango luzeago bat inguruetan (Behorlegi- herriko abiatutan)

    Gero arte.

  • account_circle

    Xabiaram·k bidalia 2018·ko Abuztuaren 19·an - 22:24etan·an

    Kaixo lagunak,
    Gaur (08-19) mendi honetan egon naiz egun pasa, egun eguzkitsu zoragarria ere izan dut.
    Abiapuntu bezala Behorlegi herria izan da, bertan autoa aparkatu eta elizaren ondotik doan errepidea hartu dut, behin eliza igaroz hiru aukera daude, bata mendebaldeko bidea, bi ondotik doan bidezidorra eta hiru errepidea bera, nik lehen zatia errepideaz egin dut, bidezidorra ez dudalako argi ikusi eta beste bidea ere asfaltatua zenez... esan bezala errepidea jarraitu dut 700 metroko garaiera arte, herria 400 metrora dago, hemen ezkerrerako pista bat hartu dut, antena baterantz daramana, "Orkatxoa ordokia" deitzen da, eta aurrerantzean mendian zehar egin dut bidea zelaian zehar, Elhortako saroiara lehenik (1.000m) eta hemendik Hauzkoa mendia (1268m) igo dut IM-ko senda jarraituz, mendi hau gain gaineraino dena zelaia da.
    Hauzkoa tontorra zapaldu ondoren Landerre Lepoara jeitsi naiz Behorlegi (1268m) igotzeko, hau zuzenean igotzen da zelaian gora malda gogor samarrean baina astiro hartuz zailtasun handirik gabea. Goian harkaitzezko gandor luze bat irekitzen da ekialdetik-mendebaldera. 3 ordu eta 15 minutuko igoera.

    Zerbait jan eta atsedena hartu ondoren, jeitsiera edo itzulera bidea egin behar.
    Honetarako Egurgiko Lepoara jeitsi naiz gandorra mendebalderuntz jarraituz eta Harritzarte aldetik esandoko lepora heltzeko, inguru zoragarria hau benetan. Egurgiko lepotik (910m) beherako bidea Olhazar-eko bordak (700m) aldera doan pagadian barrena egin dut, Otsabeeta (500m) izeneko tokirantz jeitsiz bidezidorrean. Hemendik aurrera jadanik herriaren inguruan gaude eta bideari jarraitu besterik ez dago abiapuntura iristeko. 2 orduko jeitsiera.

    Ibilbide gomendarria, egun pasa lasai bat egiteko.

Mapako edukiak aukeratu

Zein eduki erakutsi










Edukia erantsi

Zer erantsi nahi duzu?

Klikatu orain maparen gainean, kokapena adierazteko. Mapan klikatutakoan beste leiho batean zabalduko da sarrera berria osatzeko orria.

Near targets

BEHORLEGI* harrespila (164 m.) · EGURZE etxola hondoa (698 m.) · EGURZE zutarria (745 m.) · APANIZE etxola hondoa (835 m.) · ITHURROTCHE zutarria (904 m.) · EGURZEKO LEPOA etxola hondoa (941 m.) ·

Waypoints

/var/www/html/d9.luberri/web/themes/custom/uiluberri/templates/osagai/wp-erantsi-modal.html.twig

Waypoint berria erantsi

Argazki berria erantsi