Skip to main content

Artxutako harriak mendia

zuriain·k

2017/10/09 - 20:24

Artxutako harriak hegoaldetik | ©zuriain (2017-10-09)
Altuera
936 m
Beste izenak
Tres Mugas · Lurtado
Zerrenda
Mendialdea
Abiapuntuak
Aietxu · Elkoatz
Lurraldea

Aietxu eta Elkoatz herrien artean mendialde nahasi bezain polit bat zabaltzen da. Baso trinkoak nagusitzen dira hegietan eta harkaitz lerdenak gailurretan. Irugain-Jakoistigaina mendietatik Aurkas lepoak berezita, Artxutako harriak piramide erako mendi polit baten erpinean gailentzen dira, erronka eginez mendizaleari.

Inguru bakartiak izanik bideak ez dira oraindik erabat itxi, eta beste leku batzuetan ez bezala, ez dugulandaretzaren kontra asko borrokatu beharko. Animalia eta ehiztarien bidexkak aprobetxatuko ditugu, eta azken txanpan basoa pixka bat ixten bada ere, ez digu oztopo gainiezinik jarriko. Hori bai, goiko harrietara iristean kontuz ibiliko gara, toki bereziki zaila ez bada ere, arreta eskatzen baitu.

Oso gertu (< 1.000 m)

Irugain Haitza mendia (631 m.) · San Pedro eliza (802 m.) ·

Ibilbideak

Komentarioak

  • account_circle

    mou·k bidalia 2018·ko Ekainaren 20·an - 07:41etan·an

    Kaixo Zuriain.
    Jakin nahi nuke ea mendi honetara igotzeko erabili zenuen abiapuntua eta ibilbidea zein den jakitea. Hemendik gutxira egiteko asmoa dut eta.
    Besterik gabe ondo izan.

  • Avatar

    zuriain·k bidalia 2018·ko Ekainaren 21·an - 21:17etan·an

    Kaixo, Mou. Aspaldi da toki hartan izan ginela, eta Irugain harriaren bidetik egin genuen (ikusi jarri nuen ibilbidea, Irugain mendiko orrialdean) Baina behin Irugaingo gailurrean, bidexkak jarraitu genituen Txitxurro mendirantz (belarrezko terraza bat bezala ikusten dena Irugaindik) Gero, mendiaren soka besterik ez da jarraitu behar, harrigarriro ez zegoen zailtasun handirik, ehiztariek egindako bidaxurrak zeuden eta. Azken txanpa mendian gora egin behar zen, baina berriz ere basoa ez zegoen uste bezain itxita. Gailurreko harriekin kontu pixka bat eduki behar da, baina hori da dena. Espero dut udaberri euritsua bideak itxi ez izana!

  • account_circle

    mou·k bidalia 2018·ko Ekainaren 22·an - 10:22etan·an

    Mila esker erantzuteagatik, saiatzen naizenean ipiniko dut iruzkina.
    Ondo izan. Aio

  • account_circle

    mou·k bidalia 2018·ko Abuztuaren 1·an - 11:28etan·an

    kaixo mendizaleok.
    Herenegun (2018-07-30) izan nintzen bertan eta abiapuntua Aietxu heritik eginda, berez Irugaingo magaleraino ez dago arazorik, gero zelaigune bat dago atzealdean eta mendebalderantz jo kasko bateraino iritsi aurretiko lepoan, bertan bidetxur bat dago beherantza Artxubako lepora iristen dena, beti ere, txarrantxako hesia erreferentzi bezala hartuta. Behin lepoan jo gorantza txarrantxa ondoan dagoela bide erdi garbi batetik eta behin gainaldean egonda, harkaitzetara iristeko ni komeriak izan nituen oso itxia eta sasiak daudekako. Aietxu herritik 90 minutu ingurune basati bakarti eta eder batean.
    Anomo eta ondo izan.

Mapako edukiak aukeratu

Zein eduki erakutsi










Edukia erantsi

Zer erantsi nahi duzu?

Klikatu orain maparen gainean, kokapena adierazteko. Mapan klikatutakoan beste leiho batean zabalduko da sarrera berria osatzeko orria.

Near targets

Irugain Haitza mendia (631 m.) · San Pedro eliza (802 m.) ·

Waypoints

/var/www/html/d9.luberri/web/themes/custom/uiluberri/templates/osagai/wp-erantsi-modal.html.twig

Waypoint berria erantsi

Argazki berria erantsi