Trikuharri luzea? Igargu-hilobia?. Tumulu oso jeitsia eta itxuragabetua, 10,50 m. diametrokoa eta 1 m. altuerakoa. Erdiko kraterra 3,60 m. diametrokoa eta 0,40 m. sakonerakoa da. 1919an oraindik 6 harlosa kontserbatzen ziren, batez ere Iparraldeko alboan, oinaldea harkoskoz kaltzatua zutelarik. Hauei esker esparru errektangular luzeka bat susmatzen da, E-M norabidekoa. Gaur egun, soilik zutik dauden hiru, iparraldeko kuadrantean, E-M lerrokatuak, beste harkosko eta harlauza batzuen artean, kontserbatzen dira. Bertako hareharriak.
Ekialdeko kuadrantean Urdiain eta Ataungo muga dago.
Komentarioak
Argazki berria erantsi
Mapako edukiak aukeratu
Edukia erantsi
Zer erantsi nahi duzu?
Klikatu orain maparen gainean, kokapena adierazteko. Mapan klikatutakoan beste leiho batean zabalduko da sarrera berria osatzeko orria.
Near targets
Intsusburu mendia (21 m.) · PORTUZARGAÑA 2 mendebal trikuharria (274 m.) · PORTUZARGAÑA 1 ekialde trikuharria (332 m.) · BEOTEGIKO MURKOA trikuharria (371 m.) · BERNOA trikuharria (686 m.) · IGARTZA ekialde tumulua (917 m.) ·
Indusketa materialak
Xabiaram·k bidalia 2018·ko Urtarrilaren 29·an - 22:13etan·an
Harri-industria:
3 gezi-punta hostokara ukiera laukoak (2 galduak)
Ijelki ukitu gaineko marruska 1
2 printza.
Zeramika:
10 zati itxuragabekoak (galduak)