Altuera
1.242 m
Zerrenda
Abiapuntuak
Arriola
· Gordoa
Lurraldea
Urbiako goi-larreei hegoaldetik eusten dien euskarrietako bat da Malkorra, Arabako lautadara jausi gabe. Lautadatik abiatzen dira ohiko igarobideak, soroak, ariztiak eta azkenik pagadia zeharkatuz. Oburu izeneko beste gain batek lotzen du Urbiako larreak hegoaldetik ixten dituen ardatz nagusira. Haiz batzuek zaintzen dute tontorra, zailtasunik gabe zapaldu igo daitekeena. Pinpil ez da urruti gelditzen, egun berean bi tontor igo nahi izanez gero.
Mendialdea*
Urkilla
Oso gertu (< 1.000 m)
MALKORRA zutarria (114 m.) ·
Ibilbideak
Ibilbidea | Abiapuntua | Gorabehera | Nork |
---|---|---|---|
Arantzazu .. Malkorra | Arantzazu | BatenBat |
Komentarioak
Mapako edukiak aukeratu
Zein eduki erakutsi
Edukia erantsi
Zer erantsi nahi duzu?
Klikatu orain maparen gainean, kokapena adierazteko. Mapan klikatutakoan beste leiho batean zabalduko da sarrera berria osatzeko orria.
/var/www/html/d9.luberri/web/themes/custom/uiluberri/templates/osagai/wp-erantsi-modal.html.twig
Iturrigorri-Urkilla tontorrak
Xabiaram·k bidalia 2017·ko Urriaren 22·an - 12:08etan·an
Kaixo lagunak,
Ibilbide polit bat Arantzazu-Iturrigorritik abiatuta Urkilla mendilerroko ekialdeko tontorretara, Naparbasoko Punta (1225m) , Oburu (1239m), Malkorra (1242m), Milpiribil (1279m), Burgalaitz (1280m).
Arantzazuko Sindikatik (730m) abiatu eta Iturrigorrirako bidea hartzen dugu Urbiarako langa dagoen tokian bertan, aurrera jarraitzen dugu Iturrigorriko zelaiak pasa arte eta ondoren Zurkutzeko Lepoara doan bideska hartu behar da, seinalea dago eta bide nagusiaren eskuinera gelditzen da. Hasieran pinudi txiki bat igaro ondoren pagadi zabal eta eder baten gora egiten du bideak, onddoak ere ugariak dira bertan. Ordu pare baten lehen tontorrera iritsiko gara Naparbasoko Punta (1225m) (Argazkia: http://www.euskal-herria.org/argazki/2017/10/88234.jpg),
hortik aurrera urbilerroan zehar banan-banan egingo ditugu beste tontorrak ere:
Oburu: http://www.euskal-herria.org/argazki/2017/10/88240.jpg |
Malkorra: http://www.euskal-herria.org/argazki/2017/10/88237.jpg |
Milpiribil: http://www.euskal-herria.org/argazki/2017/10/88242.jpg |
Burgalaitz: http://www.euskal-herria.org/argazki/2017/10/88244.jpg).
Ibilbide polita eta gainera zutarri megalitiko pilo bat ikusi daitezke bertan (Argazkia: http://www.euskal-herria.org/argazki/2017/10/88252.jpg).
Itzulera bide bezala ni Burgalaitzetik Oltzara jeitsi nintzen eta hemendik Urbiako zelaia igaroz Arantzazura ohiko bidetik. 6-7 orduko ibilaldia.