Orion eta Ibiaga lepoen ipar-ekialdean altxatzen den erraldoi belartsu hau behatoki hoberenetako bat da Iratiko oihanaren gainean. Mendebaldetik Ezkanda mendixkak lotzen du Mendilatzekin eta iparraldetik lepo eta muino belartsu segida batek eramaten du zonaldeko beste erraldoira, Errozatera.
Ohiko abiapuntuak Orbaitzetako Ola (Izpegin barrena), Orion lepoa (Eskandako lepoan zehar) eta iparraldetik Beherobiako igoera latza dira.
Oriongo etxoletatik pasatu ondoren, GR11k mendi honen hegoaldetik igarotzen da, eta Kontrasarioko zubitxora jaitsi. Nolanahi ere, kontuz ibili behar da, zenbait mapetan GRko bidea egiaz baino askoz beherago agertzen baita. Bide markatua gaur egun ez da Mozoloko atetik (1046m) igarotzen, ehun bat metro goragotik baizik.
M. Belaskoren liburuan irakur dezakegu mendi honen izena "zahar" hitzetik datorrela.
Oso gertu (< 1.000 m)
Bat ere ez.
Ibilbideak
Ibilbidea | Abiapuntua | Gorabehera | Nork |
---|---|---|---|
Beherobiko mendietan | Beherobi | 1360 m | ietxaburu |
Komentarioak
Mapako edukiak aukeratu
Edukia erantsi
Zer erantsi nahi duzu?
Klikatu orain maparen gainean, kokapena adierazteko. Mapan klikatutakoan beste leiho batean zabalduko da sarrera berria osatzeko orria.
Near targets
Bat ere ez.
Waypoints
/var/www/html/d9.luberri/web/themes/custom/uiluberri/templates/osagai/wp-erantsi-modal.html.twig
Harpea ta Mendizar
Lagrole·k bidalia 2017·ko Abuztuaren 15·an - 18:52etan·an
2017, abuztua 4:
Kaixo Mendizaleok;
Udako egun eder batez, nik Harpeako etxolatik abiatu naiz, eta gero haran oihantsu ttipi igo nuen, hegoaldera. Kontuz baso barnean, bidexka zaharra irristakorra da udan ere bai, eta ez da ongi markatuta batzuetan.
Haranaren gainean, "benetako" Errobiko iturburua beharbada Mendizar edo Eskanda artean da....(?), eta Beherobia ondoan, gehiago ezaguna, beste ur-begi bat ("résurgence" frantsesez) izango litzateke, iduriz...
Norbait argibide batzuk ukan luke mesedez?
Eskerrak aitzinetik
Laster arte