1968. urtean diseinatu omen zuen GEORGE VERONek Pirinioen zeharkaldi hau.
GR-10 eta GR-11 ez bezala, Frantzia eta Espainiaren arteko muga sarritan zeharkatzen du, nahiz eta gehiagotan doan Espainiatik baino Frantziatik. Orokorrean, GR-10 eta GR-11 baino paraje garaiagoetatik dabil eta gutxiagotan jaisten da herrietara, Baina bere ezaugarri nagusia (eta halaxe nahi zuen eta azpimarratu zuen VERONek) ez dagoela pinturaz markatuta bidea. Gehienetan, lehendik batera edo bestera doazen bideak aprobetxatzen ditu, baina sarritan bide garbirik ez dago, Horrek suposatzen du orientazioa askoz gehiago jorratu behar dela. Pirinioetako mapetan agertzen da HRP hau (ARP zenbait mapa espainoletan)
Eta halaxe, zeharkaldi hau egitea bururatu zitzaidan, ekialdetik (Banyules) mendebalderantz. Oraingoz, hogei egunean Benasquera iritsi naiz, datozen urteetan bukatzeko asmoarekin. Egun gehienetan badago aterpe edo non afaldu eta lo egin. Hasieran txabolak eta gehiago aprobetxatzeko asmoa nuen arren, egunak aurrera joan ahala, janari gutxiago garraiatu eta horrela motxilaren zama arindu nahian, ahal nuen guztietan zaindaria duten (beraz afaltzen ematen duten) aterpetxetan bukatu nuen. Aurreneko bederatzi egunetan (Banyulestik Col de Puymorensera) bakarrik egin nuen eta handik Benasquera beste lagun batekin.
Ondoren jarriko ditut egun bakoitzeko ezaugarri batzuk (luzera, igoera metatua, non jan eta lo…..) eta egun horretan ibilitakoaren GPSrako arrasto edo tracka.
Esan beharra dut, espero baino elur gehiago izanik goi lepoetan (eta piolet eta kranpoirik gabe), elur guneak inguratuz ibili behar izan genuela. Zera baita ere, Andorrako “El Serrat”etik Certascanera, hiru egunean egiten da, Fourcat aterpetxea eta Mounicoutik igarota. Guk berriz, Pica d’Estats igo nahian, desbideratu egin ginen: egun batean, “El Serrat”etik, “Valferrera”ko aterpetxera, hurrengoan Pica d’Estats igo eta “Pinet” aterpetxera eta hirugarrenean “Certascan”go aterpetxera. (Azken biak “Porta del Cel” zeharkaldiko etapak dira).
2016. urtean bukatu dut. Benasquetik Somportera lagunarekin eta handik aurrera bakarrik. Arazo aipagarririk gabe.
Komentarioak
Waypoints
/var/www/html/d9.luberri/web/themes/custom/uiluberri/templates/osagai/wp-erantsi-modal.html.twig
Orri ederra sortu duzu,
inaxio·k bidalia 2014·ko Abuztuaren 27·an - 09:39etan·an
Orri ederra sortu duzu, Iñaki, eskerrik asko!
Zer garaitan egin zenuen, abuztuan? Bidearen zailtasunari dagokionean, eskalatu beharreko tarterik bai ala dena oinez egitekoa da? Jakinminez, zenbat kilo zeneraman motxilan?
Jarriko dut beste tarte batean ibilbidea mapa gainean ikusteko modua.
HRP
ietxaburu·k bidalia 2014·ko Abuztuaren 29·an - 19:05etan·an
Kaixo:
Uztailaren hiruan abiatu nintzen Banyuls herritik.
Zailtasuna? Aiako Harriko hiru tontorrak jarraian egin ditzakeen edonork egiteko modukoa.
Eta pisua: Hamabost kilo exkaxetik, hamar pasatxo tartean. Janaria bidean erosteari (Amelie-n 3. etapan, Font-Romeu-n, 8. etapan) eta Andorrako El Serrat-eko hoteltxora, aurretik paketetxoa bidalia izanari esker, motxilan 2,5 kg. baino gehiago janari ez nuen eraman behar izan. Gainera Bonaiguatik Vielhara busez jaitsita, etxera bidali genituen kanpin denda, hornilloa, lapikoa, eta lo egiteko koltxonetak, handik aurrera egunero aterpetxea genuen eta. Horrela bakoitzak beste kilo ta erdi gutxiago.
"Aiako Harriko hiru
inaxio·k bidalia 2014·ko Abuztuaren 31·an - 10:54etan·an
"Aiako Harriko hiru tontorrak jarraian egin ditzakeen edonork egiteko modukoa." 15 kiloko motxilarekin. Erraz ulertzeko moduko neurria da hori Aiako Harrian ibili denarentzat! Eskerrik asko berriz ere!
Ibilbide sorta ederra osatu
inaxio·k bidalia 2016·ko Urriaren 4·an - 14:52etan·an
Ibilbide sorta ederra osatu duzu Etxaburu! Ea tarte bat hartzen dudan behar bezala ikusteko moduan jartzeko. Eskerrik asko berriz ere!