Skip to main content

Aralar: Malloetako tontor guztiak (Baraibartik Azkaretaraino) ibilbidea

ibusg·k

2009/10/13 - 21:49

Mapako edukiak aukeratu

Zein eduki erakutsi










Edukia erantsi

Zer erantsi nahi duzu?

Klikatu orain maparen gainean, kokapena adierazteko. Mapan klikatutakoan beste leiho batean zabalduko da sarrera berria osatzeko orria.

Near targets

Abiapuntua
baraibar
Zailtasuna
Zailtasun gutxikoa
Eskema
Baraibar - Malloetako tontor guztiak - Azkarate
Iraupena
8 ordu
Ibilbide mota
Oinez

Aralarreko (Euskal Herria) Malloetako tontorrak bisitatzeko aukera ematen duen ibilbidea. Bi kotxe behar dira. Bat Azkaraten uzteko eta bestea Baraibartik ibilbidea hasteko.

Paraje paregabeak, bikainak eta ederrak ikusteko aukera, besteak betste Uarrain, Ttutturre, Mendihaundi, Hirumugarrieta, Aldaon, Beoin, Uakorri, Artubi eta Balerdi mendi tontorrak, Alaitz bailara eta Aralar osoko bista ikusgarriak.

Aipatzekoa Balerdira igarotzeko dagoen mendi gandorra; arretarekin pasa beharreko bidea.

Oharra: Balerditik Azkaretara jaisteko hemen adierazten den bidea (Astunaldetik ) baino garbiagoa eta txukunagoa da Bedaio aldera jaistea,

hau da, Larrondora eta hemendik Urdilleko Lepotik barrena Azkaratera jaistea. Astunaldeko bidea ez dago batere garbia.

Arrastoa
Eranskina Tamaina
aralar_malloak.gpx 573.87 KB

Komentarioak

  • Avatar

    zuriain·k bidalia 2009·ko Urriaren 21·an - 08:08etan·an

    Ene, sasoian egon behar da gero halako ibilaldia egiteko! Zenbat orduz egin zenuen?

  • account_circle

    ibusg·k bidalia 2009·ko Urriaren 26·an - 21:31etan·an

    Denera 7h30' egin daiteke (jateko eta argazkientzat denbora kontuan hartuta). Oso ibilaldi polita da.

Waypoints

/var/www/html/d9.luberri/web/themes/custom/uiluberri/templates/osagai/wp-erantsi-modal.html.twig

Waypoint berria erantsi

Argazki berria erantsi