Skip to main content

Ekaitza mendia

inaxio·k

2008/10/16 - 22:25

Tontorra | ©inaxio (20081004)
Altuera
1.150 m
Mendialdea
Abiapuntuak
Urra · Artaza · Iratxe
Lurraldea

Urbasako basoak estalitako eremu karstikoan apenas nabarmentzen den muino arritsu bat baino ez da Ekaitzarena, baina Urbasan barrena ibiltzeko aitzaki bila dabilenarentzat helburu aproposa da. Zailtasuna ez datza gainditu beharreko aldapatan, orientazioan baino, izan ere inguruko erliebearen gora-behera txikia da eta basoak ikusmira asko mugatzen du. Badira gainera inguruan garaiera beretsuko beste gain batzuk, oso antzekoak. Esan gabe doa GPSarena languntza handia izango dela tontorra topatzeko. Tontorra harripila xume batek markatzen du, soilune harritsu batean. Gertu gelditzen dira Kerezmendi, Dulantz eta Bardoitza, ibilbidea pagadian barrena nahi beste luzatzeko.

Oso gertu (< 1.000 m)

Ekaitza eraztun-tumulua (278 m.) · EKAIZA II tumulua (473 m.) ·

Ibilbideak

Komentarioak

  • account_circle

    mou·k bidalia 2009·ko Uztailaren 1·an - 10:41etan·an

    Kaixo mendizaleok.
    Azken aldian bitan saiatu naiz Ekaitzako tontorra topatzen, eta ezinezkoa izan zait. Bietan Zunbeltz-eko bentatik abiatu naiz, Dulantz mendira jo eta hortik basoan barrena joan naiz eta ez dut aurkitu argazkiko tontorra. Hirugarren saiakera egiteko asmoa diat, baina honako hau Urra herritik gora. Norbaitek hemendik edo beste abiapuntu batetatik eta tontorrean izan bada, ibilbidea edo nondik joan den idatziko balu, eskertuko nikek.
    Ondo izan.

  • Avatar

    zuriain·k bidalia 2009·ko Uztailaren 1·an - 17:55etan·an

    Kaixo, Mou. Aspaldi da gailur horretan izan nintzela, eta ez naiz oroitzen nola iritsi ginen haraino. Garai hartan gainera gpsik ez, eta ez dut bidearen trackik. Ea Inaxiok zure mezua ikusi eta laguntzen ahal dizun. Ongi izan!

  • Avatar

    inaxio·k bidalia 2009·ko Uztailaren 1·an - 20:47etan·an

    egia esan, GPSa izan ezean, ez da batere erraza. ni joan nintzenean, itzuli bat eginez heldu nintzen. Urratik abiatu eta Arripuiara igota Iparraldera jo nuen, pista zabal bat topatu arte. pistari jarraitu nion gero, Ekialdera, larre eremu zabal batera heldu arte. larre eremu horretan pistan aurrera egin eta ezker aldetik basoan sartzen den beste pista batera jo nuen. bide luzea egin nuen pista horretan aurrera, baina GPSa erabili nuen gero pista utzi eta tontorra bilatzeko. tontorretik Hegoaldera egin eta Krezmendira heldu nintzen beranduago, eta handik, ertzari jarraituz, Urrako gaineko mendatera. ezin dizut besterik esan.

    ibilbidearen arrastoa erantsiko dut orrian, baina nere ibilerak nahiko kaotikoak izaten dira askotan, (bakarrik joaten naizenean batez ere, inguruak miatzera), eta horregatik neukan zintzilikatu gabe. Urrako igoerako bidea ikus daiteke bertan.

  • account_circle

    mou·k bidalia 2009·ko Azaroaren 23·an - 11:31etan·an

    Kaixo mendizaleok.
    Atzo igandea urbasa hegoaldera mendi buelta egitea joan nintzen eta Ekaitza Arrepuia, Guremendi eta Krezmendi egiteko intentzioarekin. Abiapuntua Urra herria zen eta hara iritsi nintzen goizeko 8ak aldera. Jauregi ondoan kotxea uzi eta 3 txalet eraikitzen ari diren aldea joan nintzen ondoan baserri bat zegoelarik handik gora joateko.
    Baserri aurretik pasa ondoren txakurra zaunka hasi eta baserri barrutik gizonezko bat ateratzen da zistu bisian. Ea nora noan esatean, mendira nihoala esan eta debekatua dagoela esaten dit, zergatia eremu pribatua dela eta buelta eman behar dudala. Eztabaidatzeko gogo gutxi nuen eta bidea Urra herria baino 500metro lehenago eskubi aldera pista zabal bat ateatzen dela zelai baten ingurutik esan eta hortik joan behar dudala .
    Lotsagarria da mendira joan eta eremu pribatua (zertako????????) delako buelta eman beharra.
    Beraz badakizue Aurreko mendi horiek egin nahi badezue ez zaitezte Urra herriraino iritsi, baizik 500 metro lehenago eskubiko pista batetik abiatu.

  • Avatar

    inaxio·k bidalia 2009·ko Azaroaren 23·an - 14:37etan·an

    Ni ere Urrako jauregiaren aldamenetik abiatu nintzen, baina beste aldera jotzen duen bidetik. Bide hura ere baserri baten ataritik pasatzen da, baina hangoek ez zidaten pasatzeko oztoporik jarri.
    Diozun bezala lotsagarria da holako jendearekin topo egitea. Noizbait gertatu zait niri ere Araba aldean, ustekabean jauntxo baten lurretan sartuta: morroi batek "lagundu" zidan finkaren irteerara jauntxoarekin puska batean eztabaidatu eta gero. Lotu gabe eta zaungaka dabiltzan zakurren artean ibili beharra ere ez da gozoa izaten; badut zenbait aginkadaren arrastoa hanketan.

Mapako edukiak aukeratu

Zein eduki erakutsi










Edukia erantsi

Zer erantsi nahi duzu?

Klikatu orain maparen gainean, kokapena adierazteko. Mapan klikatutakoan beste leiho batean zabalduko da sarrera berria osatzeko orria.

Near targets

Ekaitza eraztun-tumulua (278 m.) · EKAIZA II tumulua (473 m.) ·

Waypoints

/var/www/html/d9.luberri/web/themes/custom/uiluberri/templates/osagai/wp-erantsi-modal.html.twig

Waypoint berria erantsi

Argazki berria erantsi