Skip to main content

BURDINDOGI 1 ekialde trikuharria

inaxio·k

2007/08/15 - 19:29

Burdindogi 1 | ©zuriain (2009-06-16)
Megalito mota
Trikuharria
Megalito eremua
ANUE - ESTEREIBAR
Aurkitzailea(k)
Noiz aurkitua
1975-08-02
Elementu kopurua
1
Lurraldea
Garaiera
1235 m.
Kokapenaren zehaztasuna
Kokapen zehatza (~25m)
Seinaleztatua
Ez da seinalerik ageri
Antzemangarria
Oso nabarmena

Komentarioak

  • Avatar

    zuriain·k bidalia 2009·ko Ekainaren 16·an - 10:11etan·an

    Kaixo lagunok. Burdindogi 1en bila aritu nintzen larunbatean, baina koordenadek seinalatzen zuten tokian harri "susmagarri" asko bazeuden ere, ez nuen megalito itxurarik zuen ezer ikusi... nire uste apalean, jakina. Hori baseliza inguruan, eraikinetik hego-ekialdera.
    Burdindogiko txartelontzien inguruan, ordea pare bat trikuharri (itxuraz!) aurkitu nituen. Bata, txikiagoa, Burdindogi 2ko koordenatuekin bat zetorren zehatz-mehatz. Argazkiak megalito horren orrialdean jarri ditut. Baina hogei bat metro hego-ekialdera beste megalito bat zegoen, edo behintzat halako itxura peto-petoa zuen. Harritu egin ninduen biak elkarrengandik hain hurbil egotea, koordenatuen arabera nahiko urrun egon behar baizuten. Tira, argazkiak hor uzten ditut, ea zer deritzezuen. Megalitoa bada, ongi. Ez bada, argazkiak kendu eginen ditut. Segi ongi!

  • Avatar

    zuriain·k bidalia 2009·ko Ekainaren 16·an - 17:19etan·an

    Kaixo, Inaxio. Ez dakit nola aurkitu duzun dokumentu hori, baina bai, badirudi orain dena bat datorrela... eta ez bakarrik Burdindogiko trikuharrien kontua.

    Ez dakit oroitzen zareten, baina orain aste batzuk Lantz-Aritzu aldeko trikuharri batzuen argazkiak bidali nituen. Haien artean, Barabar zutarriarenak. Bada, bi kanditatu nituen horretarako, bertan pare bat harri susmagarri aurkitu bainituen. Orain, Garbitz zutarriaren existentzia eta koordenatuak ikusita, dena garbi dago: hura Garbitz zutarria zen.

    Bestalde, Gesaleta megalitoa dela eta, orrialde honetan, Lantz-Iraitzoz zonaldean, beste trikuharri bat aipatzen da Lantzen iparraldera, Mendikoa izeneko muino batean.

    http://www.retena.com/personales/frs/dolmen/

    Badugu lana!

Argazki berria erantsi

Mapako edukiak aukeratu

Zein eduki erakutsi










Edukia erantsi

Zer erantsi nahi duzu?

Klikatu orain maparen gainean, kokapena adierazteko. Mapan klikatutakoan beste leiho batean zabalduko da sarrera berria osatzeko orria.

Near targets

BURDINDOGI 2 mendebal trikuharria (44 m.) · Burdindogi mendia (120 m.) · Burdindogiko Santo Kristo eraikina (198 m.) · BURDINDOGI tumulua (219 m.) ·

Waypoints

Argazki berria erantsi