Skip to main content

Alkaxuri, Iruegiko kaskoa mendia

inaxio·k

2005/06/09 - 22:18

Hegoaldeko ertza | ©inaxio (20071020)
Altuera
967 m
Beste izenak
Irubelakaskoa
Zerrenda
Abiapuntuak
Arizkun · Bidarrai · Otsondo
Lurraldea

Leku guztietatik urruti dagoen mendia dirudi Alkaxurik. Biderik motzenak Sumus aldetik eta Gorramendi aldetik datoz, eta Iparraldeko ertza eta Hegoaldeko ertzean gora datoz hurrenez hurren. Hiru hegi aipatzen dira bigarren izenean eta ertzak ere hiru dira, baina hirugarren ertza ez da beste biak bezain erosoa; Aritzakun aldera amiltzen den ertz hautsi eta malkartsua da. Tontorrean harri pila bat baino ez dago. Panoramika ikusgarria da oso, bere oinean zabaldutako Aritzakun eta Urritzateko haranak inguratzen dituzten mendietara zabal-zabalik baitago: Artzamendi, Iparla eta Gorramakil dira horietan nabarmenenak.

Sumus aldeko igoerak badu kontutan hartzeko eragozpen bat: bertara gerturatzen den asfaltatutako bidea oso estua da eta kontu pixka batekin ibili beharra dago autoz joanez gero. Igoera oso polita da bestela, Iparraldeko bizkarrean gora, ertzeko eragozpenak eskubi aldetik saihestuz heltzen da tontorrera. Beste aldetik jaitsi eta Gorramakil aldera jo dezakezue gero, edota Aritzakun aldera jaitsi, behetik itzultzeko. Gorramendi aldetik abiatuz gero, Itzulegi lepotik abiatu eta mendia IMko zeharbide zaharretik inguratuz etor zaitezkete Gorostiko lepora, handik bizkarrari jarraituz igotzeko (ikus ibilbidearen azalpena beherago). Sasoian egonez gero berriz, ibilbide luze eta eder askoa egin daiteke Sumus aldetik abiatu eta Urritzate harana inguratzen duten mendi guztiak menderatuz: Alkaxuri, Barda, Gorramakil, Otanarte, Gorramendi, Buztanzelai, Iparla...

Oso gertu (< 1.000 m)

AMABIRJINEI-ARPEA harrespila (942 m.) ·

Ibilbideak

Ibilbidea Abiapuntua Gorabehera Nork
Gorramendi eta Alkaxuri, Itzulegi lepotik. Itzulegi lepoa 700 m inaxio

Komentarioak

  • account_circle

    BatenBat (ez da egiaztatu)·k bidalia 2002·ko Apirilaren 23·an - 13:24etan·an

    En mi opinión esta cima es, pese a su modesta altitud, una de las más bellas de toda Euzkadi. Merece la pena subirla desde la venta de Sumus y descender luego por la otra arista, pasando por el collado que nos separa del Gorramakil, hasta la carretera que nos devuelve a Sumus.

  • account_circle

    mou·k bidalia 2006·ko Urriaren 2·an - 11:05etan·an

    Arrazoi osoa daukazu. Atzo egin nian ibilalde hori Sumus-eko bentatik eta paisaia ikaragarria iruditu zitzaidan, bereziki behin Irubelakaskoa tontorra igo eta Akomendirantz, tarte horretan harripila batek adierazten du jetsiera Lataria baserrira eta Sumus-era doan bidera iristeko. Jetsiera hau ziraragarria iruditu zitzaidan, ura mendietatik nola jeisten den entzutea, jetsieraren malda ikaragarria (arriskurik gabea), bidetxurra nola zabaltzen den garoen artean une oro eta paisaia ikusgarria. Benetan diotzuet merezi duela.
    Gainera Sumus-era kotxez iristea ere ziraragarria da eta abentura kutsua dauka.

  • account_circle

    MIKEL·k bidalia 2004·ko Abuztuaren 31·an - 18:16etan·an

    Egia esan, nik ere sentsazio berberak izan nituen aurtengo urtarrilean, bertara hurbildu nintzenean. Mendi ederra izateaz gainera, oso bakartia da. Hori bai, abisu bat luzatuko dizuet: formaz ondo egon behar zarete, bestela batek baino gehiagok asko sufri dezake eta. Txindoki igo ezazue aste bat lehenago eta kitto... .
    Eguneko lehen zailtasuna Sumus benta aurkitzean datza. Aitak eta biok gorriak ikusi genituen aipatu baserria topatzeko. Bidarrai herrira joan lehenik. Hemendik erreka pasa eta eskubira jo. Ondoren eskubira pasa berriro beste zubi baten bidez. Jarraitu baserriak pasatzen eta bideak, bapatean, gora joko du aldapa zirraragarri batzuen bidez. Guzti hau karretera batean. Zenbait baserri berri igaro eta oraingoan beheraka. Zulo batean sartuta, Sumus benta. Benetan toki izugarria. Esaten dutenez, inguruko baserrietan (Aritzakun eta Urritzate bailarakoetan adibidez) ez dakite oraindik zer den argindarra... .
    Sumusetik jarraitu pista hamar metrotan zehar, bide bat ezkerretara agertzen den arte. Goroldio batzuetan sartzen da gero, eta Ezkietako haitzetara doa zuzen, inongo kontenplazioirik gabe. Hankak, jada, berotuta. Ezkietako haitzak ezkerrean ditugularik, lepo txikira iritsiko gara. Irubelakaskoa tente gure aurrean. Estanpa argazki bat ateratzeko modukoa da.
    Bide basoan sartzen da eta zig zag batzuen bidez gandorrera doa. Basotik irten eta, bakoitza bere erritmora, gora joan. Zenbait pausu \"jodiu\" daude, baina belar artean egonda ez hain zirraragarriak. Pena bat Iparla gure aurrean egotea eta Pirinioak ez antzematea. Bestela, panoramika paregabea da beste norabideetan. Jeitsieran, kontuz basora sartu arte. 4 orduko txango ikusgarria, nik aurten burututako maitagarrienetarikoa.

  • account_circle

    Lagrole·k bidalia 2014·ko Urriaren 28·an - 08:18etan·an

    Aupa denak!
    Baztango mendi bat bakarti eta ikusgarria da Irubelakaskoa (edo "Alkaxuri")
    Biderik motza - baina aski gogorra, hala ere... - Sumusukoborda aldetik dago, Iparral-ekialdeko ertza gora datoz.
    Bidea ongi markatua da urte batzuk hartan, bereziki "Hirukasko" korrikarengatik.
    800 metroko desnibela gainditu behar dute igoera hori. Udazkenean, bere koloreak zoragarriak dira.
    Milesker Peio zure konpainez txango parte bat honetan...
    Ikus arte...

Mapako edukiak aukeratu

Zein eduki erakutsi










Edukia erantsi

Zer erantsi nahi duzu?

Klikatu orain maparen gainean, kokapena adierazteko. Mapan klikatutakoan beste leiho batean zabalduko da sarrera berria osatzeko orria.

Near targets

AMABIRJINEI-ARPEA harrespila (942 m.) ·

Waypoints

/var/www/html/d9.luberri/web/themes/custom/uiluberri/templates/osagai/wp-erantsi-modal.html.twig

Waypoint berria erantsi

Argazki berria erantsi