Skip to main content

Xoldoko gaina mendia

inaxio·k

2005/06/09 - 22:18

Biriatu aldeko igoera | ©inaxio (2005-07-09)
Altuera
486 m
Beste izenak
Xoldokogaña
Zerrenda
Abiapuntuak
Bera · Biriatu · Ibardin

Mendi apala da, iratze eta otadiz jantzia, gain zabalekoa. Bidasoa aldekoa du isurialde zakarrena eta Biriatu aldera luzatzen den harri-gorrizko gandor luzeak atontzen du alde hartako ikuspegia. Manttale eta bien artean urtegi txiki bat dago, hesiz inguratua. Markatutako hainbat ibilbidek zeharkatzen dituzte bere isurialdeak, GR10a horietako bat, Biriatura jaisteko. Historiaurreko hilarri ugari aurkitu da bere IEko hegietan.

Irispide erabiliena Biriatu aldetik abiatzen dena da, GR10aren arrastoa jarraituz lehendabizi eta IEko gandorraren Iparraldeko hegian gora gero. Gehiago ibili nahi izanez gero, GR10aren arrastoa baliatuz Manttalera igo, Ibardinera jaitsi eta urtegia inguratuz itzul zaitezkete Biriatu aldera.

Oso gertu (< 1.000 m)

XOLDOKOGAINA 2 zutarria (45 m.) · XOLDOKOGAÑA tumulua (331 m.) · XOLDOKOZELAI 1 trikuharria (454 m.) · XOLDOKOZELAI * zista (462 m.) · XOLDOKOZELAI 2 trikuharria (468 m.) · OSIN trikuharria (545 m.) · XOLDOKOZELAI 15 trikuharria (563 m.) · XOLDOKOGAÑA zutarria (568 m.) · XOLDOKOZELAI 3 trikuharria (570 m.) · XOLDOKOZELAI 16 tumulua (576 m.) · URBISIKO ERREKA zutarria (620 m.) · URBISIKO ERREKA ??? tumulua (693 m.) · URBISI 1 zutarria (723 m.) · ROCHER DES PERDRIX tumulua (743 m.) · URBISI 2 zutarria (749 m.) · URBISI 2 HEGO trikuharria (817 m.) · URBISIKO ERREKA 2 trikuharria (823 m.) · URBISIKO ERREKA 1 trikuharria (836 m.) · USATUITA 2 trikuharria (844 m.) · URBISIKO ERREKA zista (853 m.) · USATUITA 1 trikuharria (857 m.) · URBISIKO ERREKA 2 zutarria (867 m.) · URBISIKO ERREKA 3 trikuharria (879 m.) · URBISIKO ERREKA 4 tumulua (891 m.) ·

Ibilbideak

Ibilbidea Abiapuntua Gorabehera Nork
Biriatu - Xoldoko gaina - Manddale Biriatu 800 m inaxio
Biriatutik Manttalera Biriatu 900 m inaxio
Biriatu .. Xoldokogaiña Biriatu BatenBat

Komentarioak

  • account_circle

    MIKEL·k bidalia 2004·ko Abuztuaren 31·an - 16:53etan·an

    Zirkunferentzia erdia islatzen duen mendia dirudi, Aia eta Larrun artean. Biriatuko eliza izango dugu abiapuntu. Bere atzetik pista bat ateratzen da, herritik urrundu eta mendira hurbiltzen dena. ordu erdi baten buruan iritsiko gara gainera. Arduradunak era egokian azaltzen duen moduan, bidea luzatu daiteke Mandalera. Egokiena bi kotxe maneiatzea izango litzateke, bigarrenak Ibardingo lepoan har gintzan. Bestela, bueltatzea baino beste erremediorik ez. Katea jarraituz, ordu baten buruan iritsiko gara Mandaleko baionetara. Beheran, Mandaleko lakua. Bistak Lapurdiko mendietarantz zabaltzen dira eta baita lehen handietara ere: Saioa, Mendaur, Hautza, Lindus... .

Mapako edukiak aukeratu

Zein eduki erakutsi










Edukia erantsi

Zer erantsi nahi duzu?

Klikatu orain maparen gainean, kokapena adierazteko. Mapan klikatutakoan beste leiho batean zabalduko da sarrera berria osatzeko orria.

/var/www/html/d9.luberri/web/themes/custom/uiluberri/templates/osagai/wp-erantsi-modal.html.twig

Waypoint berria erantsi

Argazki berria erantsi