Errozate erraldoiak mila metroko hegiak goititzen ditu Beherobia herriaren gainean, iparralderantz gandor indartsuak luzatuz. Behean, oso behean, erraldoiaren harrizko adarrek harrapaturik gelditzen dira Antzolako oihana eta Errobi ibaia birsortzen den urbegi ederra. Beste hainbat sekretu eta harbitxi gordetzen ditu Errozate bere magaletan: Harpeako kobazuloa kasu, edo handik hurbil jaio eta pitzadura sakon batean desagertzen den Errobi ibaiaren sorburua.
Iparraldeko mendizaleek igoera gogorra dute Beherobiatik, eta hegoaldekoek Oriongo lepoko bide leunxeagoa ekin behar izaten diote. Denek, ordea, topo egin behar izaten dute mendi honen hegoaldeko hegia desitxuratzen duen errepidearekin.
M. Belaskoren liburuan irakur dezakegu mendi honen izena Erroitz (amildegi, osin) eta Ate hitzetatik datorrela.
Oso gertu (< 1.000 m)
ERROZATE harrespila (369 m.) ·
Ibilbideak
Ibilbidea | Abiapuntua | Gorabehera | Nork |
---|---|---|---|
Beherobiko mendietan | Beherobi | 1360 m | ietxaburu |
Beherobia .. Errozate | Beherobia | Juanjo |
Komentarioak
Mapako edukiak aukeratu
Edukia erantsi
Zer erantsi nahi duzu?
Klikatu orain maparen gainean, kokapena adierazteko. Mapan klikatutakoan beste leiho batean zabalduko da sarrera berria osatzeko orria.
/var/www/html/d9.luberri/web/themes/custom/uiluberri/templates/osagai/wp-erantsi-modal.html.twig
errozate
BatenBat (ez da egiaztatu)·k bidalia 2003·ko Azaroaren 24·an - 19:48etan·an
igoera polita,benetan esterenzubitik.....eta gogorra ere pasa den irailean joan nintzen lagunekin,bide batez arpea kobazulo famatua ikus daiteke baina ¡ay! gailurrean errepide eder bat dago ¡pena bat!
Harpearen zaindari
MIKEL·k bidalia 2004·ko Abuztuaren 31·an - 17:42etan·an
Miguel Angulo handiari kasu eginez, ia beti bezala, Errozate noizbait igotzea zin egin nion neure buruari. Baina, lagun bati kasu ere eginez, Orbaizetatik egingo nuen igoera. Herri hau eta Irabiako pantanoa lotzen dituen pistaren erdian Oriongo lepoa aurkitzen da, gure abiapuntua. Ezkerretik ekin zelaiari eta berehala eskubian agertuko zaigu Mendizar tontor borobila, bisita merezi duena. Bere zilindrotik Orhi dugu tontorrik nabarmenena. Gure oinetan, Irabiako urtegia eta aurrean Abodiko mendizerra osoa, Berrenditik Ollokia mendateraino.
Gandorra jarraituko dugu, eguneko unerik gozagarrienean, panoramarekin gozatuz.
Piska bat jeitsi eta, Agustin Zuluagak esaten duen moduan, \"bajoia\": errepidearekin egingo dugu topo. Badakit zaila dela baina ikusiko ez bagenu bezala egingo dugu. Horretarako, zuzen ekingo diogu malda gogorrari, errepidea moztuz bere kurbetatik. Behintzat, goiko bistak oroitzekoak dira.
Errozate ta Harpea
Lagrole·k bidalia 2015·ko Abuztuaren 20·an - 08:12etan·an
Aupa denak!
Errozateko ene lehen mendi igoera, bere gandor iparraldetik... 1993etan zen, neguan (elurra gabean, zorionez), eta haizean...
Nik berriz etorri nintzen hogei ta bi urte geroago (!), Harpeko errekatik eta Errozate lepotik, nire txakurra bihoztunekin. Gerrestei puntatik eta gero gandorra azpian pasatu behar da, xendra aski expuestoa luzera.
Kontuz leku honetan maldak belartsu dira, euri gabe ere bai, eta udan belar handiak bidexka estaltzen dute, batzuetan. Neguan, belarra lastoa bezala leuna da!
Bainan txango hori miresgarria da segurki...
@+