Skip to main content

Tendenera mendia

Jose·k

2005/06/09 - 22:18

Tendeñera (2853m) tontorra | ©Xabiaram (20220911)
Altuera
2.853 m
Beste izenak
Tendeñera
Zerrenda
Abiapuntuak
Panticosa · Linas de Broto · Yesero · Bujaruelo
Lurraldea

Panticosa eta Bujaruelo artean luzatzen den mendikate luzearen tontor nagusia da Tendenera. Ez du hirumilakorik jasotzen baina dauden tontorrak ez dira errazak, bideak luzeak direlako batik bat. Bada hainbat pista mendikatearen hormetara hurbiltzen direnak, baina gehienak autoentzako itxita daude eta horrek asko luzatzen du bidea, iparraldeko isurialdeko ohiko igoerabideen kasuan batez ere (Panticosa, Bujaruelo). Iparraldeko bideak Tendenerako lepoan batzen dira, tontorraren iparraldeko lepoan eta handik zailtasun handirik gabe heltzen dira tontorrera. Mendi gaitzak ikus daitezke bertatik: Ordesa aldeko menditzarrak ekialdean eta Vignemale Iparraldean esaterako. Antza denez eskizaleentzako mendi aproposa da Tendenera, tontorretik hasi eta elurra amaitzen den arte jaitsiera luzeak eta zailtasun handirik gabeak eskaintzen baititu Panticosa aldera. Gainontzean eremu bakartiak dira mendi hau inguratzen dutenak, Ordesak nahiz iparralderagoko hirumilakoek (Balaitus, Infierno, Vignemale) erraz bereganatzen baitute bailara hauetara hurbiltzen den mendizalearen arreta.

Mendialdea*
Tendenera

Oso gertu (< 1.000 m)

Bat ere ez.

Ibilbideak

Komentarioak

  • Avatar

    inaxio·k bidalia 2003·ko Maiatzaren 25·an - 00:50etan·an

    Panticosatik abiatu ginen eta Riperako haran guztia zeharkatu, baina berandu iritsi ginen Tendenerako lepora: elur asko eta eguzkiak gehiegi bigunduta. Hantxe eman genuen buelta. Ingurune ederra eta ikusgarria da, nahiz eta bidea luzea izan Panticosatik abiatuta. Marmota ugari topatu genuen bidean. Entzutekoak dira euren kideei gizakiaren hurbiltasuna salatzeko egiten dituzten garraisiak, harri baten gainera igota, zelatan.

  • Avatar

    inaxio·k bidalia 2003·ko Ekainaren 1·an - 09:49etan·an

    Bujaruelo aterpetik abiatu gara oraingoan, eta oraingoan bai, heldu gara tontorreraino. Bidea luzea da, baina polita. GR11 aukeratu genuen, jarraitzen erraza izango zelakoan, baina ez da hala, leku askotan ez du arrastorik uzten (belarrak estalita dago) eta gaizki markatuta dago. Panticosa aldeko bailaran bezala marmota ugari ikusi dugu alde honetan ere, gertuagotik gainera (beharbada jendearen presentziara ohituago egongo dira). Bideak Otalen magalean zabaltzen den ibar eder bat zeharkatzen du eta Ordisoko maldetan gora egiten du Tendenerako lepora heldu arte. Handik aurrera gandorrari jarraitu besterik ez dago tontorrera heltzeko. Ekaitzak harrapatu gintuen bueltan eta korrika batean jaitsi behar izan genuen. Gainditu beharreko gorabehera 1500 metrokoa da.

Mapako edukiak aukeratu

Zein eduki erakutsi










Edukia erantsi

Zer erantsi nahi duzu?

Klikatu orain maparen gainean, kokapena adierazteko. Mapan klikatutakoan beste leiho batean zabalduko da sarrera berria osatzeko orria.

Near targets

Bat ere ez.

Waypoints

/var/www/html/d9.luberri/web/themes/custom/uiluberri/templates/osagai/wp-erantsi-modal.html.twig

Waypoint berria erantsi

Argazki berria erantsi