Hiru gain nabarmentzen dira Gorramendi aldean, eta badu bakoitzak bere izena: HMkoa Gorramendi bera da (1071 m), Otanarte tartekoa (1064 m) eta Gorramakil IEkoa (1082 m). Hiruretan altuena Gorramakil da, baina Katalogoan aipatzen den kokapena eta izena Gorramendirenak dira, erpin geodesikoa bertan delako beharbada. Buzoia ere bazuen honek (Galdosen argazkietan ikus daiteke), baina gaur egun desagertua da. Nolanahi erraza da hiru gainen arteko bidea egitea, gorabehera txikia baita. Asfaltatutako bide batek zeharkatzen ditu gainera hirurak, garai batean bertan jasotako eraikuntza militarrak eta telekomunikazioetako antenak direla-eta. Eraikin militarrak eraitsi eta haien hondakinak eraman egin dituzte gehienak, baina oraindik ere arrasto ugari ikus daiteke bai Gorramendi eta bai Gorramakil gainean. Pista zabal hori Otsondo aldetik dator, eta Gorramendi hegoaldetik inguratuz heltzen da gainera. Autoz igo daiteke, beraz, tontorreraino, baina aukera hobea duzue Amaiurtik abiatzea, esaterako, ibili nahi izanez gero behintzat. Bereziki gomendagarria da Itzulegiko lepotik abiatu eta IMko isurialdea pagadian barrena zeharkatuz Bardako lepora doan bide zaharra; gainaldeko ibilbidea osatzeko aukera aproposa da. Ibilbidea luzatu nahi izanez gero, Alkaxuri / Iruegiko kaskoa ez da urruti gelditzen, IEan.
Oso gertu (< 1.000 m)
GORRAMENDI zutarria (276 m.) · MAISTRUGAIN zutarria (536 m.) · MAISTRUGAIN EKIALDE harrespila (632 m.) · MAISTRUGAIN MENDEBAL harrespila (641 m.) · MAISTRUGAIN harrespila (682 m.) · GEREZTEGI 5 zutarria (691 m.) · GORRAMENDIKO EGIA harrespila (770 m.) · GEREZTEGI 2 zutarria (771 m.) · OTANARTEKO BIZKARRA* zutarria (866 m.) · GEREZTEGI 1* zutarria (896 m.) ·
Ibilbideak
Ibilbidea | Abiapuntua | Gorabehera | Nork |
---|---|---|---|
Gorramendi eta Alkaxuri, Itzulegi lepotik. | Itzulegi lepoa | 700 m | inaxio |
Komentarioak
Mapako edukiak aukeratu
Edukia erantsi
Zer erantsi nahi duzu?
Klikatu orain maparen gainean, kokapena adierazteko. Mapan klikatutakoan beste leiho batean zabalduko da sarrera berria osatzeko orria.
Near targets
GORRAMENDI zutarria (276 m.) · MAISTRUGAIN zutarria (536 m.) · MAISTRUGAIN EKIALDE harrespila (632 m.) · MAISTRUGAIN MENDEBAL harrespila (641 m.) · MAISTRUGAIN harrespila (682 m.) · GEREZTEGI 5 zutarria (691 m.) · GORRAMENDIKO EGIA harrespila (770 m.) · GEREZTEGI 2 zutarria (771 m.) · OTANARTEKO BIZKARRA* zutarria (866 m.) · GEREZTEGI 1* zutarria (896 m.) ·
Waypoints
/var/www/html/d9.luberri/web/themes/custom/uiluberri/templates/osagai/wp-erantsi-modal.html.twig
los picos son de las águilas
BatenBat (ez da egiaztatu)·k bidalia 2003·ko Otsailaren 24·an - 09:34etan·an
En el alto del Gorramendi hay ruinas de bunkers y, al lado, grandes rocas de las que una lleva labrada una cita de no sé cuándo y no sé quién : "los picos son de las águilas - pero este águila voló". ¿ Sabe alguién la origen de la cita ?
Aclaracion foto años 70
BatenBat (ez da egiaztatu)·k bidalia 2003·ko Irailaren 24·an - 22:43etan·an
Me he permitido enviar la foto de los años 70, publicada en el libro de Rutas de Montañeras Baztan-1 del Club Depotivo Navarra (Trabajo realizado por E.Mauleon, F. Ripa y P.J. Sarobe) con el unico objeto de que se conozca lo que los americanos tenian montado en la cima de Gorramendi.
Amigo Inaxio, perdona mi atrevimiento echo con el unico fin de dar un mas amplio conocimiento de nuestros montes.
Dado que la foto no es original esta en tus manos el retirarla en cualquier momento
Gorramendi
BatenBat (ez da egiaztatu)·k bidalia 2003·ko Irailaren 27·an - 17:36etan·an
Gora Gorramendi! Bertan 1993ko abuztuan izan nintzen, Erratzutik igota. Arratsaalde zoragarria pasa nuen!
Piriniora begira
MIKEL·k bidalia 2004·ko Irailaren 1·an - 18:51etan·an
Jakingo duzue jada Pirinioen maitale naizela. Beraz, Gorramendi nire faboritoenetarikoa da, nahiz eta tontorra eta inguruak antenez josita egon.
Otsondoko mendatera hurreratu eta nik kotxea bertan uztea proposatuko dizuet. Itzulegiko errepidea hartu beharrean, hartu eskubitara (Elizondotik bazatozte) gandorra, errepidea ekiditeko. Muinoak gainditu, Aritzakun bailarara doan pista topatu arte. Puntu honetan, hiru tontorrak gure aurrean izango ditugu. Ezkerrekoa Gorramakil, erdikoa Gereztegi/Otanarte eta eskubikoa Gorramendi. Bistak, hego haizearekin, sekulakoa. Pirinioaz gozatu hurrengo egitasmoak prestatzen dituzuen bitartean... .
Gorramendin berriro
BatenBat (ez da egiaztatu)·k bidalia 2006·ko Azaroaren 2·an - 20:01etan·an
Berriro izan nintzen nire Gorramendi maitean.Azken igoera 1993an egina nuen adierazi nizuen bezala. Joan den igandean,Urriaren 29an igo nintzen Errazutik. Igoera polita bainan zertxobait liosoa ireki dituzten pistengatik. Tontorrean ere konfutsio motiborik badago, kontutan hartuta ez dagoela buzoirik gailur ezberdinetan. Azkeneko gailurrera, Garramakil erpinera alegia, ez nintzen abiatu berandu egin zitzaidan eta. Irakurtzen ari naizenez, interesgarria litzateke mendi honetara igotzea Irubelakaskoa (Alkaxuri)mendira joateko. Ez dakit baten bat saiatu edo lortu duen. Eskertuko nuke hori egiteko zenbat denbora eman zuen edo zailtasunen bat aurkitu zuen esango balu. Hoberena kotxea Itzulegiko lepoan uztea dirudi.Beti bezala, Gora Gorramendi eta Euskal Mendiak!!!
Sumueko Bentatik Irubelakaskoa eta Akomendi.
mou·k bidalia 2006·ko Azaroaren 3·an - 14:22etan·an
Aupa Mikel:
Irakurri diat Irubelakaskoa mendira joateko gogoz zaudela. Nik aurreko hilabetean egindakoa azalduko dizut, merezi du egitea.
Kotxez Bidarrai herriraino iritsi eta bertan (ez da hai erreza) Sumus bentaraino doan errepidea hartu, hobe dezu Bidarrain norbaiti galdetzea bestela ez duzu topatuko. Behin topatuta Sumusera iritsi (errepidea estua da, ondo asfaltatua eta malda ikaragarrikin, guzti horrek ziraragarritasuna ematen dio). Beno Sumuseko bentan, zubia igaro eta baserria pasa eta berehala!!!!!! ezkerrera bide bat ateratzen da, hura hartu eta bide hori hartu tontorreraino 1h 45 minutuko igoera da gogorra baina oso polita. ondoren nahi izan ezkero Akomendi mendira joan zaitezke, atzean ikusten den mendia da. Jeisteko beste bide bat proposatuko dizut. Akomendi eta Irubelakaskoa artean, harripila bat ikusiko duzue lurrean eta bertatik behera basoan barrena bide bat hazten da, hura hartu eta oraindik ziraragarriago egingo zaizue bertatik jeistea. Beheraino jetsi erreka gainetik zubi bat pasa eta Lataria baserrira iritsiko zera, ondoren pista batera aterako zera eta eskubira jo pista jarraituaz, Sumusera iritsiko zera. Paisaia ikusgarria da nik proposatutako bidea, niri ikasragarri gustatu zitzaidan. Eguraldi onarekin egin beharrekoa nahita nahiez.
Gorramenditik Akomendira...
Lagrole·k bidalia 2014·ko Urtarrilaren 12·an - 18:33etan·an
2013ko abenduaren 31:
Aupa... eta urte berri on deneri!!
2013ko urte azken egunentzat, Itzulegiko lepotik abiatu dugu txango hori, eta elur pixka bat ikusi dugu lurrean.
Lehen tontorrean "Alto Aizpitza" pasatu dugu, Mastrugain harrespilak ondo-ondoan. Eta gero, Gorramendi, Otanarte aise gainditu dugu.
Gorramakil ondotik, Akomendi/Barda norabidean nire aukera egin dut, Alkaplanta gandorraren luzera... haize oso gogor ekin, bereziki Barda tontorrean...
Horri buruz, badakizue "Alkaplanta" izena egiazko da gandor hori?
Nik ez dakit batere, eta ez dut mapan ikusi.
Laster arte.
Egunon, Lagrole! SITNAko
zuriain·k bidalia 2014·ko Urtarrilaren 13·an - 10:19etan·an
Egunon, Lagrole! SITNAko orrialdean Alkaplanta izena ageri da Gorramakil eta Barda mendien arteko gandorrean. Gorostiko bidea edo Napoleonen bidea du izena gandorrean barrena doan xendrak. Normalean, toponimia aski zehatza izaten da web horretan.
Gogo handia dut mendi horiek berriz bisitatzeko...
Milesker Zuriain!
Lagrole·k bidalia 2014·ko Urtarrilaren 13·an - 14:01etan·an
Aupa Zuriain eta milesker bihotz bihotzez!
Ikusiko dut webgune hori.
Laster arte eta berriz milesker.
Peio