Skip to main content

Muela de Urbion mendia

inaxio·k

2005/06/09 - 22:18

Laguna Negra | ©Jose (2005-01-23)
Altuera
2.228 m
Zerrenda
Lurraldea

Iberiar Sistemako Ekialdeko muturreko tontorra da Muela de Urbion, eta pinuz estalia dago hein handi batean, eskualde osoa bezala (Pinares deitzen zaio inguru hari). Duero ibaia bere magalean jaiotzen dela diote, nahiz eta beste iturri askotatik ere edan. Igoera errazeko mendia da, haitzez koroatua. IEko baila baten ezkutatzen da Laguna Negra izeneko aintzira ospetsua, uda partean hainbeste eta hainbeste bisitari biltzen dituena. Abiapuntu egokia izan daiteke huraxe. Hegoaldetik igotzen diren bideak ez dira hain ikusgarriak.

Mendialdea*
Sistema Ibérico

Oso gertu (< 1.000 m)

Mojon Alto, Sierra del mendia (894 m.) ·

Ibilbideak

Komentarioak

  • Avatar

    inaxio·k bidalia 2003·ko Otsailaren 1·an - 16:38etan·an

    Joan den asteburuan izan ginen bertan, bost lagun, kranpoiak jantzita, pioleta eskuetan hartuta eta goretexean bilduta. Laguna Negra aldetik abiatzeko asmotan ginen eta Range Rover handi batekin ginen, baina elur asko zenez ordu eta erdiko bidea gehitu behar izan genion ibilbideari, errepideari. Elurretako motorrek utzitako arrastoa aprobetxatu eta erraz heldu ginen aintzirara, Laguna Negrara, zuri-zuri eginda zegoena. Aldamenean duen aterpean ordu laurden batez ezkutatuta egon ondoren (7 gradu zero azpitik), goiko larreetara igotzen den korridorean gora abiatu ginen pioletaren laguntzaz. Huraxe izan zen ibilibideko pasarte politena: elurra, izotza eta harria. Handik aurrera elurra kranpoiekin ibiltzeko oso egoera onean topatu genuen, arazoa bestelakoa izan zen: elurra eta izotz printzak altxatzen zituen haize hotz eta bortitza. Bi ordu inguru eman genituen iparraldeko isurialdean gora, baina alferrik. Kilometro inguru falta genuenean erabaki genuen itzultzea, baina damurik gabe. Itzuleran, elur asko izanagatik, aintzirara zihoan jende dexenterekin egin genuen topo. Ez dut jakin ere egin nahi zenbat jende ibiliko den uda partean. Inguru hartara joan nahi izanez gero, Abejar herriko Cañada Real aterpea gomendatzen dizuet (ikus aterpeen atalean).

  • account_circle

    MIKEL·k bidalia 2005·ko Abuztuaren 21·an - 18:06etan·an

    Oraintxe bertan iritsi gara inguru hartatik, Covaledan pare bat gau igaro eta gero.
    Laguna Negra \"domingueroz\" beteriko terrenoa da, baina bere enkantoa du. Azken bi kilometroak oinez edota euro 1 balio duen autobusez egiten dira, ekaina iraila hilabete tartean bederen.
    Ondoren, ezkerreko pasarela hartu eta Iñaxioak aipatzen duen korridorea igo, xenda baten bidez. Oos pikoa da, baina motza. Behin goiko terrazan, argazkia atera ta segi belardietan barrena. Eguraldi ona izan ezkero aurrean ikusten da Urbion. Bide batek eramaten du, lasai asko, Laguna Larga bitartean, trepada elementala eskatzen duen gainera.
    Aipatzeke San Lorenzo, Moncayo, San Millan eta Cebollera gainak.
    Jeitsieran Dueroren lehen pausoak ezagutu ditugu. Totalera 3 orduko txango erraza.

Mapako edukiak aukeratu

Zein eduki erakutsi










Edukia erantsi

Zer erantsi nahi duzu?

Klikatu orain maparen gainean, kokapena adierazteko. Mapan klikatutakoan beste leiho batean zabalduko da sarrera berria osatzeko orria.

Near targets

Mojon Alto, Sierra del mendia (894 m.) ·

Waypoints

/var/www/html/d9.luberri/web/themes/custom/uiluberri/templates/osagai/wp-erantsi-modal.html.twig

Waypoint berria erantsi

Argazki berria erantsi