Skip to main content

Satrustegiko haitza mendia

inaxio·k

2005/06/09 - 22:18

Tontorra mendebaldetik
©inaxio (20060820)
Altuera
1.204 m
Beste izenak
Satrustegi
Zerrenda
Mota
Mendialdea
Abiapuntuak
Irañeta · Ollo · Satrustegi · Ihabar
Lurraldea

Tontor asko dituen mendia da hau, izan ere Txurregin hasi eta Leziza alderaino luzaten den gandor luze honetan mutur asko dira nabarmentzen direnak. Horietako batean dago erpin geodesikoa, 1140 m-ra, bada beste bat Mendebalderago 1208 m-koa, txartelontziarekin, eta beste bat, azkenik, harri pila batez markatuta mendebalderago, 1272 m-koa. EHMKan aipatzen den kokapena eta altuera azken honi dagozkio, baina gurean txartelontzia duena aukeratu dugu. Izen berezirik ere ez du gainera mendi honek, aldameneko herriarena egokitu zaio, beste askotan bezala.

Nolanahi ere gandorra bera da gauzarik aipagarriena, izan ere gorabehera handirik gabeko 7 km-ko gandor zorrotz baten erdi-aldeak osatzen du mendiaren bizkarra. Eta ez da ibiltzeko erosoa eta gogaikarri samarra gerta daiteke osorik zeharkatu nahi izanez gero: amildegia iparraldeko isurialdean, ezpela hegoaldean eta harri muturren gaineran ibiltzera behartzen zaituen gandor estua oinetan.

Mendialdea*
Satrustegi

Oso gertu (< 1.000 m)

BORDA BERRI 2 tumulua (987 m.) · BORDA BERRI 1 tumulua (991 m.) ·

Ibilbideak

Komentarioak

  • account_circle

    BatenBat (ez da egiaztatu)·k bidalia 2003·ko Urtarrilaren 14·an - 17:45etan·an

    No está muy claro cuál es la auténtica cima de esta montaña. Lo más extendido es creer que es donde se ubica el vértice geodésico (1139m.). Sin embargo me han asegurado que la auténtica cima es el siguiente pico (1207m.) que tiene un pequeño montón de piedras y así lo he visto en los libros de Mendiak.
    Para colmo, si continuamos hasta la siguiente punta nos encontramos con un buzón que pone Satrústegi (aunque ésta seguro que no es la cima).

  • account_circle

    BatenBat (ez da egiaztatu)·k bidalia 2004·ko Azaroaren 21·an - 12:53etan·an

    Satrustegi tontorrera eta izen bereko mendizerra osora igotzeko aukera paregabeak iparreko atakak ditugu. Behipuntakoa, Uhartekoa, Ihabarrekoa eta Satrustegikoa.
    Azken horretatik proposatzen dizuet ekitea, ez zarete damutuko.
    650 metroko igoera da.
    Herriko azken etxeak gainditu eta gero, bide gurutze batera helduko gara, aurrera jo.
    Burdinezko langa gainditu. apurka-apurka bidea maldan gora doa. Harri pilak jadanik lagun izango ditugu.
    Pagadian sartu eta berau gainditu ostean, leku aldapatsuenera helduko gara, bidea estutzen da, gainera bertotik jendea ez dabilenez ez dago oso zapalduta, baina ez dago galtzeko arriskurik lagunok. Arnasari buelta emateko aitzakia ona geratzeko eta Sakana bailaraz gozatzeko.
    Animatu zaitezte aspaldiko bide hau eta gainontzekoak erabiltzen, lehenago esan dudan legez, ez zarete damutuko.

Mapako edukiak aukeratu

Zein eduki erakutsi










Edukia erantsi

Zer erantsi nahi duzu?

Klikatu orain maparen gainean, kokapena adierazteko. Mapan klikatutakoan beste leiho batean zabalduko da sarrera berria osatzeko orria.

Near targets

BORDA BERRI 2 tumulua (987 m.) · BORDA BERRI 1 tumulua (991 m.) ·

Waypoints

/var/www/html/d9.luberri/web/themes/custom/uiluberri/templates/osagai/wp-erantsi-modal.html.twig

Waypoint berria erantsi

Argazki berria erantsi