Gain zabaleko mendia da Urraki, baina tontorraren inguruan hiru laurdenak basoak estaltzen ditu eta horrek ikuspegia galarazten du. Ikuspegiaz gozatu nahi izanez gero, Illaunek aukera hobea eskaintzen du, Hegoalderago: Murumendi, Izarraitz, Ernio... Buzoia pinudi baten erdian dago, erpin geodesikotik 100 bat metrora. Illaun eta Urrakiko larreak harrizko hesi ugarirekin banatuta daude eta ardi eta behi gorri ugari ikus daiteke bertan bazkatzen. Aipagarriak dira, bestalde, bi mendien artean zeharkatu daitezkeen urritz azpiko pasabideak.
Oso gertu (< 1.000 m)
San Lorentzo eraikina (757 m.) ·
Ibilbideak
Komentarioak
Mapako edukiak aukeratu
Edukia erantsi
Zer erantsi nahi duzu?
Klikatu orain maparen gainean, kokapena adierazteko. Mapan klikatutakoan beste leiho batean zabalduko da sarrera berria osatzeko orria.
/var/www/html/d9.luberri/web/themes/custom/uiluberri/templates/osagai/wp-erantsi-modal.html.twig
oso erraza
telmo·k bidalia 2002·ko Urriaren 20·an - 21:13etan·an
mendi hau oso erraza da eta gainera ez du ia ikuspegirik.
Gipuzkoako erdigune geografikoa
BatenBat (ez da egiaztatu)·k bidalia 2004·ko Azaroaren 8·an - 22:23etan·an
Hauxe dugu aitzinean aipatu tituluaren emaitza. Tolosatik Errezil eta Azpeitiara doan errepidea hartuko dugu, eta Beizamara jarraitu. Santa Aguedako mendatera iristean kotxea utzi eta eskubiko pista hartu. Larre batzuk gurutzatu eta, jada, Ilaungo gurutzea bistan izango dugu. Itzulerarako utziko dugu eta, Ilaungo tumulua igaro eta gero, pista jarraitu. Orain beheraka jotzen du, borda batetik pasa eta Beizamara doan bidea, markatuta, hartu.
Ur depositu bat izango dugu bistan eta ezkerrerago ermita bat.
Eskubiko bidea hartu, pagadi batean sartzeko.
Behin gandorra gertu dugula, logikoa den bidea hartu, ota zaharren bitartez erpin geodesikoa duen gain itsusi eta zuhaitsura ateratzeko asmoz.
Bistak soilik, Izazpe eta Aizkorri aldera. Pinudian sartu eta berehala agertzen da buzoia, ama birjinaren relikia txikia duelarik.
Itzuleran, lehen aipatu dugun bordatik, edota Ilaungo tumulutik bertatik, ekin azken aldapak Ilaungo gurutzerarte. Honek bai dituela bista paregabeak. Totalera 2 orduko txango paregabea egun lasaia igaro nahi badugu.