Tontorrean zutitzen den antena zaharra eta bertaraino igotzen den errepidea dira mendi honen gaitzik handienak. Errepideari esker era guztietako mendizaleen eskura gelditzen da Kortazar eta Irukurutzeta arteko bizkar luzea eta, esan beharra dago edozein adinetako ibiltarientzat aproposa dela eremu hori, izan ere bide luzea egin daiteke gora-behera gutxirekin bide garbi eta erosoetan barrena. Pinua eta pagoa tartekatzen dira, iratze, larre eta otez osatutako bide-bazterretan, han-hemenka sakabanatutako haiz mutur bakan batzurekin. Haitz mutur horiei begira otuko zitzaien beharbada historiaurreko jende haiei hainbeste monolito eraikitzea bizkar horretan barrena, izan ere asko dira tarte horretan aurkitutakoak.
Oso gertu (< 1.000 m)
Gortazar - Karakate zista (204 m.) ·
Ibilbideak
Ibilbidea | Abiapuntua | Gorabehera | Nork |
---|---|---|---|
soraluze - gorla -soraluze | Soraluze | 1691 m | diagoba |
Marraskilo Tour 2011 | Soraluze | 1800 m | Jose |
Marraskilo Tour 2009 | Soraluze | 1800 m | Jose |
Trikuharrien bidea bizikletan | Soraluze | 1200 m | Jose |
Izozia .. Kortazar / Muneta | Izozia | BatenBat | |
Trikuharrien Bidea | Kortazar | 200 m | Jose |
Komentarioak
Mapako edukiak aukeratu
Edukia erantsi
Zer erantsi nahi duzu?
Klikatu orain maparen gainean, kokapena adierazteko. Mapan klikatutakoan beste leiho batean zabalduko da sarrera berria osatzeko orria.
/var/www/html/d9.luberri/web/themes/custom/uiluberri/templates/osagai/wp-erantsi-modal.html.twig
KARAKATE
BatenBat (ez da egiaztatu)·k bidalia 2002·ko Uztailaren 28·an - 23:25etan·an
OSO MENDI POLITXA ETA TRANKILA ZAN MENDI HAU,KAMIÑUA EGIN AURRETIK.GERO KAKA MENDI DANAKIN PASATZEN HARI DANA.
Kortazar, Karakate edo Munetako Haitzak?
Jose·k bidalia 2004·ko Urtarrilaren 25·an - 17:36etan·an
Tontor honen benetako izena Kortazar bada ere, zuzenak eztiren beste bi izenez ere ezagutzen dute inguruko herrietako biztanleek:
- Karakate: hiru izenetan erabiliena.
- Munetako Haitzak: Soraluzeko herritarren artean erabilia bada ere, ezta tontorraren izena, zertxobait beherako dauden haitz batzuen eta hauen gainean dagoen eta gurutzea duen tontor txikiaren izena baizik.