Izarraizko mendialde karstikoko tontor nagusiena da Erlo, 1000 metrotik gora heltzen den mendia Gipuzkoako erdialdean, itsasotik gehiegi urrundu gabe, Ernioren antzera. Gainaldean karstean atondutako ingurune ederra gordetzen du, harri, larre eta pagadi artean. Hainbat tontor harritsu nabarmentzen dira paisaia horretan Erlorenaz gain. Torre izenekoa tontor nagusitik gertu gelditzen da, Hn, eta apalagoa izanagatik (1019 m) badu berak ere gurutzea eta Erlo izena erakusten duen buzoia.
HMan Xoxote izeneko beste muino bat dago, oso apala dirudiena Erlo aldetik begiratuz gero, baina horixe da Azpetia eta Azkoitia aldetik gora begiratuta nabarmentzen dena eta aipamena hori behintzat aitortu behar zaio. Bada han, bere inguruan, zaindutako mendi aterpe dotore bat, taberna eta lotarako lekua eskaintzen duena (943 58 10 07 tel.). Estalitako elurzuloa eta putzua ere bai, inguru berean.
Telekomunikaziotako antena zatar bat ere bada tontor nagusitik gertu eta bertara heltzeko pistak ebakitzen du paisaia eder hori, larreak urratuz.
Ibilbidea luzatu nahi izanez gero, Kakueta gertu gelditzen da, Man, gora-behera handirik gabe.
Oso gertu (< 1.000 m)
Bat ere ez.
Ibilbideak
Ibilbidea | Abiapuntua | Gorabehera | Nork |
---|---|---|---|
Erlo Zestoatik | Zestoa herria | 1100 m | ietxaburu |
Izarraitzeko tontorrak | Azkoitia | 1100 m | Jose |
Zestoa .. Erlo | BatenBat | ||
En la mole de Izarraitz | Collado Aittola | Tito Pueyo |
Komentarioak
Mapako edukiak aukeratu
Edukia erantsi
Zer erantsi nahi duzu?
Klikatu orain maparen gainean, kokapena adierazteko. Mapan klikatutakoan beste leiho batean zabalduko da sarrera berria osatzeko orria.
Near targets
Bat ere ez.
Waypoints
/var/www/html/d9.luberri/web/themes/custom/uiluberri/templates/osagai/wp-erantsi-modal.html.twig
--
BatenBat (ez da egiaztatu)·k bidalia 2002·ko Martxoaren 20·an - 14:20etan·an
Erlo, paraje zoragarria da. Baina, ondoan duen mendi bat benetan estimatua da Azpeitian: Xoxote. Eta gida honetan ez dut mendi honen berririk izan. Gainera, gehitu nahi nuke, apirilean Lagun Onak M.B.koak Xoxoteko aterbea eraberritzen hasiko direla. Eta laster aterbea berriro ere irekita izango dugula mendizaleok,
aio
2002/07/20
Inaki·k bidalia 2002·ko Uztailaren 20·an - 17:55etan·an
Nereak arrazoia du.Mileka persona igotsendira urtean zear Xoxotera.Infomazioa egon bear luka gida honetan.Eskerrak aurretik emanaz urrengo arte
Xoxote
inaxio·k bidalia 2002·ko Uztailaren 23·an - 22:47etan·an
Mendiak ez ditut nik aukeratu, Euskal Herriko Mendi Federakundeak baizik, berari ahaztu zaio Xoxote zerrendan jartzea. Dena dela, Xoxoteri dagozkion datuak bidaltzen badizkidazue (altuera, koordenadak, azalpentxo bat...), gustura sartuko dut zerrendan.
Re: Xoxote
BatenBat (ez da egiaztatu)·k bidalia 2004·ko Irailaren 20·an - 13:08etan·an
Ezango dizuet Elgoibartik ere jende dexente juten garela Xoxotea, bertan dagoen Aterpean (orain berritzuta) bazkaltzeko gain(janari goxoa) aukera dago lo egiteko zeren, hainbat ohe dituzte eta eskoletatik ere umeak juten dira asteburuak pasatzea;paraje zoragarria da benetan.
izarraitz
nagore·k bidalia 2003·ko Apirilaren 7·an - 16:08etan·an
oso paraje ederra da. guk bai erlo bai xoxote igo genituen ta goian aterbe bat dago non bazkaiak eta ematen dituzten. guk han salda bero bat hartu genun ta berriturik beheruntz jetsi ginan. baina sasi batzun ondorioz bidea erretzen ai zan haize galanta zegolako ta beste bide batetikan jetsi ginan.
ERLO
BatenBat (ez da egiaztatu)·k bidalia 2003·ko Azaroaren 9·an - 20:43etan·an
Polita Erlo gero!
Zailtasunik ez eta goiz batean igotzeko ederto hori bai, igandeetan kriston jende pilo dago, ematen du gailurrean
bokata beroak oparitzen dituztela... AGUR