Itxura beldurgarria du Balerdik Azkarate aldetik ikusiz gero, baina atzealdetik doa ohiko bidea. Horrek ez du esan nahi tontorrera iristea erraza denik, aldapa handia baita bai Amezketa aldetik eta bai Gaintzatik. Tontorrerako azken metroak, gainera, gandor estu batetik paseaz egin behar dira (argazkietan) eta nahiko leku txarra izan daiteke bustita badago.
Oso gertu (< 1.000 m)
TRIKUTSETA trikuharria (559 m.) · PLAZEGI II eremu tumularra (702 m.) · PLAZEGI eremu tumularra (738 m.) · Artubi mendia (866 m.) · ZABALKI II eremu tumularra (885 m.) · Urakorri mendia (965 m.) ·
Ibilbideak
Ibilbidea | Abiapuntua | Gorabehera | Nork |
---|---|---|---|
Larrondotik zehar Artubi eta Balerdira igoera | Amezketa | 1100 m | Jose |
Aralar: Malloetako tontor guztiak (Baraibartik Azkaretaraino) | baraibar | ibusg | |
Artubi eta Balerdi arteko gandor zorrotza | Amezketa | 1100 m | Jose |
Komentarioak
Mapako edukiak aukeratu
Edukia erantsi
Zer erantsi nahi duzu?
Klikatu orain maparen gainean, kokapena adierazteko. Mapan klikatutakoan beste leiho batean zabalduko da sarrera berria osatzeko orria.
Near targets
TRIKUTSETA trikuharria (559 m.) · PLAZEGI II eremu tumularra (702 m.) · PLAZEGI eremu tumularra (738 m.) · Artubi mendia (866 m.) · ZABALKI II eremu tumularra (885 m.) · Urakorri mendia (965 m.) ·
Waypoints
/var/www/html/d9.luberri/web/themes/custom/uiluberri/templates/osagai/wp-erantsi-modal.html.twig
a
xabi·k bidalia 2002·ko Martxoaren 28·an - 19:17etan·an
Bide arruntatik Aralarko mendi arriskutxuena.
Haizea edo bustia baldin badago hobe ez egitea bukaera,beti egongo da aukera.
Atajo al Balerdi
Juanjo·k bidalia 2002·ko Maiatzaren 13·an - 09:34etan·an
Para llegar a la cima del Balerdi desde Gaintza no es necesario llegar hasta el collado de Astunalde para luego subir al Artubi y tener que bajar por la larga cresta. Antes del último repecho que nos lleva hasta dicho collado, vemos a nuestra derecha un caminito entre la hierba que se dirige a las laderas de la cresta. Al principio está marcado, luego se pierde. Continuar ascendiendo entonces en diagonal, entre roca y hierba, por las empinadas laderas hasta alcanzar la cima.
Balerdi
nagore·k bidalia 2003·ko Irailaren 28·an - 18:18etan·an
Mendi zaila dugu Balerdi. zaila da ze bidea ez dago ondo markaturik eta galtzea oso erraza egiten da. gu Azkaratetik igo ginan eta bide arrunta hartu beharrean dala hilerritik beheruntz joanez, guk zuzenen gora jo genun eta lau hanketan igo behar izan genun azkenen. suertea izan genun eguraldi ederra egiten zuelako bestela auskalo! Halere gora igotzean ikusitako paisaiak esfortzua merezitua izan dela argi ikusten dugu. Jeitsieran TXindoki ikusten da parez-pare. Benetan ederra da gure Euskalerria.
Balerdi
BatenBat (ez da egiaztatu)·k bidalia 2003·ko Urriaren 21·an - 13:31etan·an
Bai. Gu ere galdu ginen eta arrastaka igo behar izan genuen. Bidea ez dago ondo markatuta
Balerdi
BatenBat (ez da egiaztatu)·k bidalia 2003·ko Azaroaren 3·an - 00:38etan·an
Guri antzeko zerozer gertatu zitzaigun eta ibili eta ibili, azkenean mendiari ia buelta osoa eman genion igotzen hasi arte.. Jaitsiera be abentura! bidea ongi markatu barik dagoela, artez egin genuen behera.. eskerrak eguraldia lagun izan genuela. Maitemindu egin ninduen udazkenak margoztutako paisaiak..
Aralarko dibertimendua
MIKEL·k bidalia 2004·ko Abuztuaren 31·an - 16:38etan·an
Hainbeste belarra dagoenez Aralarren, eskertzen da txispa berezia duen horietariko bat aurkitzea, Balerdi alegia. Arazoak izan ez ditzazuen, Azkarate ahaztea gomendatzen dizuet, niri ere arazoak sortu zizkidala gogoratzen baitut. Oraingoan, Amezketara joango gara. Errepidea jarraitu, eliza igaro eta inguruko baserrietara doan karretera segi. Minaseko bidegurutzea ekidin eta gora segi. Eskubiko kurba baten ostean, hartu porlanezko pista txuria, zenbait kilometrotan zehar gora eramango gaituena. Mendira serio joaten hasi nintzenean, duela 10 urte, jende gutxik zekien bide honen existentziaz. Duela pare bat urte ez noala, baina ez dut uste jende ugari egongo denik.
Barrera bat pasa eta goiko aparkaleku txikira atera. Bertan kotxea utzi. Ikusten duzuenez, zailena kotxeko bidea... .
Bidezidor txikia hartu, aparkalekutik ateratzen dena, eta ekin gogor. Hankak berehala berotuko dizkigu, diagonalera goazelarik. Zabalegiko gandorra diagonal honetatik eskibatzen du, bide eroso batean barrena. Behin goran, Artubira hurbildu harri-belarrean barrena. Lainoarekin kontuz paraje honetan. Artubira iristean, hainbestetan entzun dugun Balerdiko gandorra gure begien aurrean. Betiko kontua: arretaz eta baldintza onetan beldurra ez dutenentzat egokia. Zorabioa erraztasunez dutenek, seguraski ez dira aurrera joango. Aneton Mahomako pasartearekin gertatzen den bezala... .
Paisaia miresgarria, nahiz eta autobia (A-15) zatarrak zerbait itsusten duen... .
Balerdiren berezitasuna
alberto·k bidalia 2004·ko Irailaren 6·an - 12:02etan·an
...kaixo, ez dakit ohartu zareten baina mendi honen ataka-k gailurra berak baino altuera handiagoa dauka, beraz: \"igotzeko jaitsi egin behar da\".
Atajoa
telmo·k bidalia 2004·ko Irailaren 6·an - 23:17etan·an
Kaixo Mendizaleok!!!
Jakin nahi nuke Balerdira iristeko, ea badagoen gandorra pasa gabe Balerdira iristea, Juanjok esaten bideari buruz informazioa lortzea nahiko nuke. Asko eskertuko nuke norbaitek Juanjok esaten duen bideari buruz informazioa bidaltzea.
Eskerrik asko eta ondo ibili!!!
Balerdi
Sandman·k bidalia 2005·ko Urtarrilaren 31·an - 13:44etan·an
Este domingo intentamos subir al Balerdi desde Bedaio Goikoa pero fue imposible. Llegamos al Artubi con dificultad con mucha nieve y muy blanda, nos asomamos a la creta del Balerdi y decidimos no intentarlo por que además se levantó una ventisca que lo hacia aun mas peligroso. Menos mal que hizo un dia de película y pudimos disfrutar de las vista que ofrece el Artubi de Aralar (Txindoki, Gamboa, etc.), eso si, con muchisimo frio. Luego, bajando hacia Amezketa por el vallecito nos pasó lo contrario, habia poca nieve pero muchísimo hielo. Alguno de nosotros lo pudo comprobar muy bien, jejejej.
Balerdi
enko·k bidalia 2008·ko Uztailaren 5·an - 20:56etan·an
ba al da arriskutsurik??? pasarte zailik??? norbeiten aholkua eskertzekoa litzateke.... aioo guztioi!!!!!!!
Arriskurik ez
mou·k bidalia 2008·ko Uztailaren 7·an - 11:26etan·an
kaixo Enko.
Irakurri diat hire mezua eta jakin ezak arriskua berez ez dagoela, badago une txiki batean goialdean tontorrera iritsi aurretik bertigoa izan ezkero halako... ematen duena alboetara begiratuta, baina ez da ezer. Nik adibidez bertigo handia zeukanat eta pasa egin nuen, tontorrerrean egotea malloak ikusten merezi du eta. Animo!!!!
balerdi
enko·k bidalia 2009·ko Maiatzaren 7·an - 23:11etan·an
kaixo mou!!!!!
Atzoko eguraldia lagun, balerdira joatea erabi nuen. Gaintzatik bide egin, astunaldeko lepora ailegatu, ta gero hain ospe txarra daukan gandorr zorrotz horri ekiteko prest nengoenean,
berehala ospea besterik ez zala konturatu nintzen. Gandorrak ez daukat zailtasunik eta!!!!!!
beno mendizaleok, ondo ibili mendiangora ta eskerrak mouri azalpenengatik!!!!!!!
Kokapena zuzendu dut
Jose·k bidalia 2010·ko Urtarrilaren 15·an - 18:30etan·an
50 metro inguruko akatsa zuen.