Skip to main content

Xuriain mendia

inaxio·k

2005/06/09 - 22:18

Tontorra IEtik | ©inaxio (20070818)
Altuera
1.410 m
Beste izenak
Zuriain
Zerrenda
Abiapuntuak
Aritzu · Belate · Lantz · Artesiaga
Lurraldea

Metro gutxiko aldea dago Saioa eta Xuriainen altueraren artean, baina Saioa da alde horri esker mendizaleen arreta gehien erakartzen duena, Xuriain bigarren mailan gelditzen delarik. Xuriaingo gaina ordea, Saioakoa baino politagoa da. Harri gorrizko harlauza pila batek osatzen du gaina, inguruko beste askotan bezala eta basoa ia goraino heltzen da HMko bizkarrean gora. Ikuspegi zabala eskaintzen du Anue, Erregerena eta Kinto Realeko baso eremu zabalen gainean. Tontorrean erpin geodesikoa eta buzoi zahar bat dago.
Artesiaga da ibilbide laburrena eskaintzen duen abiapuntua. Belatetik ere abiatu daiteke, Saioarekin batera igotzeko. Aritzu eta Lantzetik abiatzen diren bideak luzeagoak dira, baina basoan barrena doaz eta horrek ere badu bere xarma.

Oso gertu (< 1.000 m)

XURIAIN trikuharria (10 m.) ·

Ibilbideak

Ibilbidea Abiapuntua Gorabehera Nork
Zuriain, Saioa, Okolin eta Gartzaga Artesiagatik Artesiaga mt. 1014 m inaxio

Komentarioak

  • account_circle

    BatenBat (ez da egiaztatu)·k bidalia 2006·ko Apirilaren 4·an - 18:21etan·an

    Saliendo del puerto de Belate, se puede completar un bonito circuito. Primero pasamos por la cima del Okolin, luego bajamos hacia el ventoso collado del Saioa y en vez de subirlo, tomamos una senda a la derecha, que a media ladera, nos lleva hasta el collado de Sagardegi. Desde allí subimos al Zuriain. De vuelta otra vez en el collado de Sagardegi afrontamos la empinada cuesta hasta la cima del Saioa. Luego bajamos por la otra vertiente al collado del Saioa y sin subir al Okolín bordeamos éste por su derecha, a través de un bosquecito. Llegados al collado entre el Okolín y el Gartzaga sólo nos queda subir esta cumbre antes de regresar a Belate. De esta forma realizamos cuatro cumbres (madrugando se pueden hacer de mañanera).

  • account_circle

    BatenBat (ez da egiaztatu)·k bidalia 2006·ko Azaroaren 2·an - 16:55etan·an

    Gaur goizean izan gara aita eta biok, 2002 urteko aferak behingoz konpontzeko. Izan ere, urte hartako urtarrilaren 5ean Artesiagako lepora biatu ginen mendi hau igotzeko jomugarekin. Baina sorpresa handia hartu genuen iragarritako eguraldi ona lainoa zela ikustean. Zuriain eta Saioako gainak banatzen dituen lepora iritsi ginen, eta baita Zuriainera doan bidea hartu. Tontor ugari txiki igaro genituen, horietako bat Zuriain zela suposatuz. Baina Iñaxioren argazkiak ikustean, konturatu nintzen ez ginela tontorrean egoan, ez baikenuen zilindro eta buzoirik begiztatu.
    Eta gaurko eguna ia berbera izan da, baina bukaera onarekin. Laino artean ere geunden, nahiz eta Donostiatik sekulako eguraldiarekin atera, baina eguzkiaren laguntza txiki batel tontorra erakutsi digu une batez. Ondo ondoan geunden, baina ez dakit topatuko genuen. Bertara iritsi ahala, laino piskanaka joaten hasi da gure gozamenerako. Totalera 2 ordutxo udazkeneko goiz xarmangarri batean.

  • Avatar

    inaxio·k bidalia 2006·ko Uztailaren 9·an - 17:41etan·an

    Euskal Herriko Mendien Katalogoan, 2006-1ko argitalpenean egindako zuzenketa:
    "<i>Azken modu honetan ahoskatzen da inguruetan. Z- hasiera Esteribarko herri izenkide batengatik ihes egin zigun akatsa da. En la zona se pronuncia de este modo. La inicial Z- es un error que se nos escapó por analogía con el nombre de un pueblo del valle de Esteribar.</i>"

  • account_circle

    mou·k bidalia 2008·ko Urriaren 13·an - 12:14etan·an

    Kaixo mendizaleok.
    Duda bat argitzea nahiko nikek.Erregenea mendia (Xuriain ondoan)
    Bitan saiatu naiz Erregerenara igotzen eta ezinezkoa izan zait, bide bat Artesiaga mendatetik abiatuta sagardegi leporaino eta ondoren Xuriaingo aurreko leporaino iritsi eta hortik behera Erregerenaraino. Baina Xuriaingo leporaino iristeko ez dago zailtasunik ondoren bide garbirik ez nuen ikusi eta buelta eman nuen baso erdian beherantza nihola.
    Norbaitek Erregerena igotzeko zein bide erabili duen azalduko balit eskertuko nuke, susmoa dut Artesiaga mendatea igotzeko erepidea hartuta Eugitik, bideren bat egon behar duela edo nondik igotzen den norbaitek baleki eskertuko nuke.

  • Avatar

    zuriain·k bidalia 2008·ko Urriaren 13·an - 14:09etan·an

    Kaixo. Nik dakidala ez dago bide zuzenik Erregerenako gailurreraino. Ni bitan izan naiz mendi horretan (Xuriaingo orrialdean badago Erregerena mendiko argazki bat, nik bidalia)Lehenbizikoan Xuriain eta Erregerenaren arteko lepora iritsi ginen. Pista zabal bat hartu genuen Artesiagara doan errepideko 18. kmaren inguruan. Berri txarra zera da: pista igotzeari utzi eta jaisten hasten denean, pista utzi eta zuzenean eraso behar zaio lepoari, biderik gabe. Basoa garbia eta zabala da, ordea, eta malda gogorra da arazo bakarra.

    Pista hori bera hartu daiteke Eugiko harrobien aurrean, errepidetik bertatik. Sigi-saga hasten denean, badago aukera mendian zehar mozteko, baina berriz ere biderik gabe eta malda latzekin. Erregerenak altuera bereko bi gailur ditu, bata zuhaitzez josia harkaitz handiekin, eta bestea garbia. Bien artean badago bidexka batzuk.

    Espero dut lagundu izana.

  • account_circle

    mou·k bidalia 2008·ko Urriaren 15·an - 15:26etan·an

    Kaixo Zuriain.
    Hire korreoa irakurri diat eta saiatu naiz propsatzen duan bidetik tontorrera iristea,eskerrik asko erantzuteagatik eta espero dut hirugarren aldian lortzea. Ondo izan.

Mapako edukiak aukeratu

Zein eduki erakutsi










Edukia erantsi

Zer erantsi nahi duzu?

Klikatu orain maparen gainean, kokapena adierazteko. Mapan klikatutakoan beste leiho batean zabalduko da sarrera berria osatzeko orria.

Near targets

XURIAIN trikuharria (10 m.) ·

Waypoints

/var/www/html/d9.luberri/web/themes/custom/uiluberri/templates/osagai/wp-erantsi-modal.html.twig

Waypoint berria erantsi

Argazki berria erantsi