Skip to main content

Aldura mendia

inaxio·k

2005/06/09 - 22:18

Tontorra | ©Enezubi (20220212)
Altuera
540 m
Zerrenda
Abiapuntuak
Astigarraga · Landerbaso · Oiartzun
Lurraldea

Tontor bikoitzeko mendia da, Aldura izenekoa da bata eta Pertxele bestea. Gorabehera txiki bat baino ez dago bien artean eta bata bestetik gertu daude (~500 m). Aldura Mendebaldeko gaina da eta bera da bietan garaiena (540 m). Donostia eta Pasaia aldeko lur eremu zabalaren gaineko ikuspegi ederra eskaintzen du, txartelontzia dagoen lekutik. Bada izen bereko baserri bat Iparraldeko lepoaren inguruan.

Pertxele Ekialdeko gaina da, pixka bat apalagoa (528 m) eta ikusmira itxiagokoa. Erpin geodesikoa dago bertan. Azken honetatik Aiako Harriaren aldera jaisten den aldapan elurzulo bat ere bada, garai batean elurra pilatu eta uda partean izotza ateratzeko erabiltzen ziren zulo horietako bat.

Gipuzkoa aldeko beste mendi asko bezala Aldura basogintzan erabilitako eremu ugariz inguratuta dago, baina tarte politak ere badira goi aldean, Añarbeko urtegira jaisten den isurialdean batez ere. Aiako Harriko parke naturalaren eremuaren barruan dago neurri haundi batean.

Jende asko ibiltzen da Errenteriatik Aldurarako bidean dauden parkeetan (Listorreta, Barrengoloia, Malbazar), kale zulotik ihes egiteko modu bakarra inguru honetara etortzea baita. Aterpe gisara atondutako hainbat borda txiki bada inguruetan (Malbazar, Burkondo, Ezpalorri) eta jatetxe dotorea ere bai Idoiako lepoan (Susperregi), aparkaleku zabal batekin.

Igoera errazena Malbazar aldekoa da, Idoiako lepotik abiatuta. Pista zabal batek eramango gaitu Idoiatik Malbazarrera eta handik aurrera nahikoa da bizkarretik gehiegi aldendu gabe aldapan gora egiten duten bide zabalak jarraitzea, Pertxele eta Aldura arteko lepora heldu arte. Bada bestela gorabehera gutxiko zeharbide bat mendi osoa inguratzen duena, ibilbide lasai bat egiteko modua eskainiz eta hainbat aterpe txikirekin: Idoiagako lepoa (jatetxe-taberna) > Malbazar(borda) > Burkondo (borda) > Ezpalaurri (borda) > Yantziko zabala > Aldura baserria > Idoiaga. Igoin, Urdaburu eta Zaria dira gertuen dauden zerrendako mendiak eta ez da zaila ibilaldi berean hauetako beste bat harrapatzea. Igoin aldera joz gero, ezin bisitatu gabe utzi Landerbasoko leizeak.

Oso gertu (< 1.000 m)

Bat ere ez.

Ibilbideak

Ibilbidea Abiapuntua Gorabehera Nork
Agiña, Urdaburu, Aldura, Igorin Latsetik 1024 m inaxio
Landerbaso .. Aldura Landerbaso inaxio

Komentarioak

  • Avatar

    inaxio·k bidalia 2015·ko Urtarrilaren 11·an - 22:15etan·an

    Aspaldi egon gabea nintzen eta aldatuta topatu dut. Pinudi eremu handi xamarrak kendu dizkiote duela gutxi tontorraren inguruetatik eta bideak lokaztuta daude oraindik kamioien joan-etorriarekin (2015ko urtarrila). Ea zer baso jartzen duten orain. Tontorraren inguruan ederki emango luke larre eremu garbi batek, baina ez dute lehengo pinudiaren zakarrak biltzeko betarik ere hartu. Mahaiak berritu eta aterpeak garbitu dituzte.

Mapako edukiak aukeratu

Zein eduki erakutsi










Edukia erantsi

Zer erantsi nahi duzu?

Klikatu orain maparen gainean, kokapena adierazteko. Mapan klikatutakoan beste leiho batean zabalduko da sarrera berria osatzeko orria.

Near targets

Bat ere ez.

Waypoints

Izenburua Argazkia Waypoint mota Nork Noiz
Susperregi jatetxea, Idoiaga Ez Aparkalekua, Jatetxea, Iturria inaxio 2020-07-11
Liztorreta Ez Iturria, Aparkalekua inaxio 2020-07-19
Iturria Ez Iturria inaxio 2022-11-02
Pagosarde, Pagotzarte Ez Aterpea inaxio 2022-11-02
Malbazar Ez Aterpea inaxio 2022-11-02
Pertxele, Pertsebel gaina Ez tontorra inaxio 2023-08-28
Elur-zuloa Ez elur-zuloa inaxio 2023-08-28
Burkondoko borda Ez Aterpea inaxio 2023-08-28
Atseginsoroko borda Ez Aterpea inaxio 2023-08-28
Ezpalaurriko borda Ez Aterpea inaxio 2023-08-28
Irubidetako borda Ez Aterpea inaxio 2023-08-28
/var/www/html/d9.luberri/web/themes/custom/uiluberri/templates/osagai/wp-erantsi-modal.html.twig

Waypoint berria erantsi

Argazki berria erantsi