Malva sylvestris

Jose·k

11/08/2008 - 10:41

Malba arrunta (Malva sylvestris)
Malba arrunta (Malva sylvestris) ©Jose (20080629)
1405 klik
Izen arrunta (z): eu: malba arrunta, zigina
es: malva común

Kalikuluak 2(3) atal ditu, lerro-itxurakoak, kalizaren oinaldea baino beherago kanduari lotuta daudenak; urteroko landareak; hosto erabat zatituak (14)

 

Kalikuluak 3 (inoizka 2) atal ditu, lerro- edo arrautza-itxurakoak, kalizaren oinaldeari berari lotuta daudenak; urteroko landareak edo bizikorrak, hosto zatituekin edo zatitugabeekin (18,19)

 

Lore bakartiak, galtzarbeetan; zurtoineko hostoak ± zatiturik daude (15)

Loreak sortaka daude galtzarbeetan, inoizka lore batzuk banaka daude; zurtoineko hostoak ia biribilak edo giltzurrun-itxurakoak dira, gingildunak, sartune ez oso sakonekin (16)

 

Petalo handiak, (12)15-30 mm-koak, purpura-kolorekoak; sepaloek elkar ukitzen dute fruituetan; landare bizikorra edo bi urtez behingoa (16)

Petalo txikiagoak, gehienez 12 mm-koak, zurixkak, arrosa argiak, lilak edo urdin argiak; sepaloek ez dute elkar ukitzen fruituetan; urteroko edo bi urtez behingo landareak (17,18)

 
Beste izenak: Malva ambigua
Generoa:Malva
Forma biologikoa:Hemikriptofitoa
Lorearen kolorea:Violeta
Tamaina gutxienez:20 cm
Tamaina gehienez:150 cm
Garaiera gutxienez:70 m
Garaiera gehienez:1500 m
Ingurunea: Nitrogenotan aberatsak diren lur idorrak.
Banaketa orokorra:Hainbat eskualdetakoa
Ugaritasuna: Ia lurralde osoa: AA

No comments.