Humilladero
Umillatokia, Fitero
Monumentu mota: Umillatokia. Udalerria: Fitero. Mendea: Daturik ez. Egoera: Ona.
Arriolatz (1176m) mendia

Garaiera: 1176 m. Abiapuntuak: Errazkin, Baraibar, Guardetxeko errepidea..

Valdiferrer

Garaiera: 523 m.

Larrazkondoko soslai oihantsua Gazpidetik

Garaiera: 782 m. Beste izenak: Larrezkondo, Naizpe. Abiapuntuak: Otzaurte, Etzegarate.

La Nevera
La Nevera, Fitero
Monumentu mota: Elur-zuloa. Udalerria: Fitero. Mendea: Daturik ez. Egoera: Nahiko ona.
Argazkirik ez
Xabiaram-k sortua, 2019, abendua 11 - 22:29
Kategoriak Ataun, Nafarroa
ABIAPUNTUA Kaxeta (Ataun-Ergoiena)
Eskema Kaxeta-Bernoa-Argonitz-IRUMUGETA (965m)-Bernoa-Kaxeta

(2019-09-21) Arratsalde pasako mendi ibilaldia. 3,5 orduko iraupena.

Ibilaldia Ataungo Kaxeta auzoan abiatzen da, Lizarraustiko errepideak Aia auzorako
bidegurutzea duen tokian.

Hemen baserrien ondotik doan pista hartuko dugu hasieran eta berehala murgilduko gara basoan. Hemendik aurrera Bernoako Galtzada bezala ezagutzen den aintzinako bidea izango dugu lagun goraino. Igoera entretenigarria da basoan barna eta bere malda ere badu.

Xabiaram-k sortua, 2019, abendua 11 - 22:11
Kategoriak Ataun, Ergoiena, Etxarri Aranatz
ABIAPUNTUA Lizarraustiko parketxea
Eskema Lizarrausti-PUTTARRI (1299m)-Hirupagoeta-Alleko-Lizarrausti

(2019-10-13) Arratsalde pasako mendi ibilaldia.
3 ordu eta erdiko iraupena (15:30-19:00)

Ibilaldia Lizarraustiko Parketxean abiatzen da, hasieran Etxarri-Aranatzera daraman errepidea jarraituko dugu kilometro batez eta hemen ezkerrera gelditzen zaigun pista hartuko dugu. Pista zabala da eta zuzen ekingo diogu basoan gora, bideak ez du zailtasunik malda bera ezik, ordubeteko ibilaldiaren ondoren 1000 metroko garaierara iritsiko gara eta bigarren zatiari ekingo diogu, Puttarri (1299m) tontorra, honek tarte apur bat maldatsuagoak ere baditu baina ondo igo daiteke.

Xabiaram-k sortua, 2019, abendua 10 - 22:15
Kategoriak Irura, Tolosa, Villabona-Amasa
ABIAPUNTUA Irura
Eskema Irura-UZTURRE (730m)-Loatzo-Irura

(2019-11-17) Goiz pasako mendi ibilaldia. 3 orduko iraupena.

Ibilbidea Irurako plazatik abiatzen da, autobidaren gaineko zubia pasa eta laister basoan gora egiten duen bidezidor estu bat jarraituko dugu. Pinudian gora igoko gara malda nahiko handian Goroldiketako gaintxora iritsi arte, hemen Uzturreko kurutzeara daraman senda jarraitu behar da, eta segidan Uzturre (730m) tontorrera daramana. Bide guztia nahiko nabarmena da eta erraz jarraitzeko senda dago.

Dólmen Kisubide III  (Octubre 2019)

Dólmen con un Túmulo de Ø16 m y 1,6 m de altura.